Urbatagirk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urbatagirk
Liburuaren orriak.
Datuak
IdazleaHakob Meghapart (1512)
Argitaratze-data1512 (egutegi gregorianoa)
GeneroaErlijio literatura
Jatorrizko izenburuaՈւրբաթագիրք
Hizkuntzaarmenieraz
ArgitaletxeaHakob Meghapart
Herrialdea Italia
Orrialdeak124
Liburuaren irudi bat.

Urbatagirk (armenieraz: Ուրբաթագիրք, euskaraz "Ostiraletako liburua"), armenieraz argitaratutako lehenengo liburua izan zen. Egilea Hakob Meghapart (Jacob Bekataria) izan zen, 1512an, eta Venezian plazaratu zuen. 124 orri ditu. Edukia Armeniako Eliza Katolikoarekin lotuta dago.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte haietan Armenia Otomandar Inperioaren agindupean zegoen. Diaspora zeuden armeniarrek lan garrantzitsua bete zuen armeniera eta literatura tradizioa gordetzeko. Armeniera klasikoaz idatzita, liburuaren edukia batez ere otoitzak eta gaixoentzako sendabideak dira; eduki horiekin batera, Gregorio Narekekoa (951-1003) idazle mistikoaren aipamen luzeak biltzen ditu.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agop Jack Hacikyan, Gabriel Basmajian, Edward S. Franchuk, The Heritage of Armenian Literature:From the eighteenth century to modern times, 3. liburuki, Wayne State University, 2005.
  2. https://www.wdl.org/es/item/11302/