Armeniera
| Armeniera Հայերեն, Hayerēn' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Armenia, inguruko herrialdeak (Nagorno-Karabakh, Errusia, Georgia, Iran, Siria, Libano, Irak eta Turkia) eta diaspora (AEB, Frantzia eta Kanada) | |
| Eskualdea: | Kaukaso mendilerroa | |
| Hiztunak: | 7 milioi | |
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Armeniera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | ||
| Erakunde araugilea: | Arautu gabea | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | hy | |
| ISO 639-2: | arm (B) / hye (T) | |
| ISO 639-3: | —
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Armeniera[1] (Հայերեն, hayeren) armeniarrek mintzatzen duten indoeuropar hizkuntza da.
Hizkuntza honek badu berezko alfabetoa (armeniar alfabetoa), Erdi Aroan Mesrop Mashtots santuak sortua.
Armeniera, Armenian ez ezik, Nagorno-Karabakhen (Azerbaijandik de facto independentzia lortu duen eskualdea), Errusian, Georgian, Iranen, Sirian, Libanon, Iraken eta Turkian ere hitz egiten da.[2] Armeniar genozidioak 1915ean eta ondoren eragindako diasporaren eraginez, era berean, hizkuntza hau herrialde ugaritara hedatu da.
Eduki-taula |
Armenieraren dialektoak[aldatu]
Armenierak bi dialekto multzo ditu: ekialdekoa eta mendebaldekoa. Dialekto multzo horietako bakoitzak bere estandar idatzia du.
Bi dialekto estandar (bi armeniera batu)[aldatu]
V. mendetik XVIII.eraino, dialekto idatzi nagusia armeniera klasikoa izan zen (armenieraz, grabar, hau da, «literaturakoa»). XIX. mendean, baina, Errusiar eta Otomandar inperioek Armenia beren artean zatitzearekin batera, bitan banatu zen idatzizko tradizioa, eta orduz geroztik armenieraren dialekto idatzi nagusiak bi dira:
- Ekialdeko armeniera: Errusiar Inperioan bizi ziren idazleek sortua. Armenian estatus ofiziala du, eta Georgian eta Iranen ere erabiltzen da. Georgian hizkuntza ofizialetako bat zen Sobiet Batasunaren aldian, baina Georgiak independentzia lortuz geroztik armeniar eta azerbaijandar gutxiengoek oso murriztuak dituzte beren hizkuntza eskubideak. Hartara, Administrazio publikoarekiko harremanetan georgiera erabiltzera behartzen dituzte.[3]
- Mendebaldeko armeniera: Otomandar Inperioan bizi ziren idazleek sortua. Armeniar genozidioan Turkiako ekialdean hil edo migrarazi zituzten armeniarrek, hain zuzen ere, dialekto hori zerabilten beren idazkietan; beraz, mendebaldeko armeniera da erabiliena armeniar diasporan (diasporako armeniar gehien dituzten estatuak: Errusia, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Argentina, Libano, Siria, Iran, Kanada, Ukraina, Grezia eta Australia). Jatorrizko lurraldean, gaur egungo Turkiako ekialdean, ez da hiztunik geratu, baina Istanbulen eta ingurumarietan badira mendebaldeko armeniera darabilten diasporako 70.000 armeniar.
Hala ekialdeko nola mendebaldeko armenieratik turkieraren eragin lexiko ia guztiak ezabatu zituzten armenieradunek XX. mendean, armeniar genozidioaren ondoren.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia (2007-03-30), 38. araua - Munduko estatu-izenak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf.
- ↑ (Ingelesez) «Armenian language», Encyclopaedia Britannica.
- ↑ (Ingelesez) International Crisis Group: «Georgia's Armenian and Azeri Minorities», Europe Report, 178. zenbakia, 2006ko azaroaren 22a.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Armeniar alfabetoa
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |