Vágar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Vágar eskualdea

Estatua DanimarkaDanimarka
Hiriburua Miðvágur
Eskualde autonomoa Faroe uharteak Faroeak
Map-kommunur-foroya-2009.png
Azalera
176 km²
Uharteak Vágar eta Mykines
Biztanleria 2.890 (2005)

Vágar eskualdea eta barrutia (faroeeraz Vága sýsla og valdømi) Faroetako mendebaldeko uharteek osatzen dute, Vágar uharte handiak eta Mykines uharte txikiak. Eskualdeak 176 km²-ko azalera du eta 2.890 biztanle bizi dira bertan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vágar uharteak txakur baten buruaren itxura du. Uharte menditsua da, Árnafjall da 41 mendietan garaiena 722 metrorekin. Baditu fiordoak (Sørvágsfjørður), lakuak (Sørvágsvatn), urjauziak (Bøsdalafossur) eta irla eta haitz ugari ere kostalde guztian.

Mykines uhartea txikia da, 10 km² baino ez, eta 11 pertsona bizi dira urte osoan, XX mende hasieran 179 baziren ere. Vágar uhartearen mendebaldean dago.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran britainiarrek aireportu bat eraiki zuten Vágar uhartean Faroeak kontrolatzeko eta gaur egun hauxe da Faroetako aireportu bakarra. Bestalde bost kilometroko tunela egin dute Stremoy eta Vágar uharteen artean (Vágatunnilin) uraren azpitik doana.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Vágar (Vágar uhartearen ekialdean), 1.987 biztanle. Hiri handiena Miðvágur (1.025 bizt.) da.
  • Sørvágur (Vágar uhartearen mendebaldea eta Mykines uhartea), 1.026 biztanle. Herri handiena Sørvágur (974 bizt.) da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vágar Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 62°05′N 7°16′W / 62.083°N 7.267°W / 62.083; -7.267