Vennen diagrama
Wikipedia(e)tik
Matematikan eta logikan, Venn-en diagrama multzoen arteko erlazioak irudikatzeko diagrama da, multzo bakoitza zirkulu edo bestelako eite batez irudikatuz. Multzo teorian erabiltzen da gehien bat, multzoen arteko bilketak, ebaketak, aurkakotasun edo bateragarritasun erlazioak azaltzeko. Multzo ezberdinak gainjartzeko era zein den, halako erlazioa izango da multzoen artean. Vennen diagramak John Venn filosofo eta matematikari ingelesak asdmatu zituen 1880. urtearen inguruan.