Venusen jaiotza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Margolan infotaula

Venusen jaiotza (italieraz, Nascita di Venere) Sandro Botticellik egindako margolana da. Venus jainkosa erakusten du, itsasotik aterata emakume heldu baten gorputzean. Egun Uffizi galerian dago, Florentzian.

Margolanean, Venusen jaiotza baino, Venusen etorrera hondartza batera irudikatzen da. Ezkerraldean Zefir eta Kloris daude, mendebaldeko haizearen jainkoa eta brisarena hurrenez hurren. Elkar besarkatuta, materiaren eta izpirituaren batasuna sinbolizatzen dute.

Osaeraren erdian dago Venus, itsasotik altxatzen den maskor baten gainean. Boliaren antzera du azala, zuria eta arrosa ukituekin. Venus hau ez da haragizko maitasunaren irudia, baizik eta, haren jarrera lotsatiarekin eta begitarte finarekin, adimen puruaren sinboloa da. Hondartzan ninfa bat dauka zain, oihal gorrixka loredunaz estaltzeko.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Venusen jaiotza Aldatu lotura Wikidatan