Zuri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zuria
 
Kolore koordenatuak
Hamaseitarra #FFFFFF
RGB (r, g, b) (255, 255, 255)
CMYKN (c, m, y, k) (0, 0, 0, 0)
HSV (h, s, v) (-°°, 0%, 100%)

Zuria edo txuria argi ikusgaieko koloreen nahasketa da. Gorputz batek espektro ikusgaieko argi guztia islatzen badu, honek duen kolorea da. Batzuetan kolore akromatikotzat hartzen da, beltzarekin batera.

Isaac Newton-ek aurkitu zuen, beira batetik, argi zuri bat pasatzerakoan, kolorea sortzen duten beste kolore guztietan deskonposatzen zela ikusterakoan. Fenomeno honek, dispertsio izena hartzen du.

Zuria kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuriak esanahi asko izan ditu historian zehar. Ezagunena bakearen kolorea izatea litzateke. Hortik dator borroka baten ondoren amore ematen dutenek bandera zuria erakusteko ohitura.

Politikoki joera kontserbadoreak dituztenen koloretzat hartzen da. Bereziki Errusiako Iraultzan Armada Gorriaren aurka eta tsarismoaren defentsan borroka egin zutenek Armada Zuria osatu zuten. Lotura horrek Gerra Hotzean zehar ere iraun zuen.

Mendebaldeko kulturetan emakumeek zuriz jantzita ezkontzeko ohitura daukate. Kolore honek birjintasuna eta garbitasuna adierazten ditu, gizarte tradizionalaren arabera emakumeak gorde beharreko oinarrizko balioak.

Gaur egun emakumeen aurkako eraso matxistak salatzeko lazo zuriak erabiltzen dira.

Euskal Herriko ikurrinak gurutze latindar zuria du. Sabin Aranak zioenez, horrek Jainkoa gauza guztien gainetik dagoela adierazten du.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuri Aldatu lotura Wikidatan



Koloreak

Zuria Zilar kolorea Grisa Beltza
Gorria Laranja Horia Berdea Zian Urdina Urdin iluna Morea
Arrosa Oliba berdea Marroia Turkesa