Verney Lovett Cameron
Wikipedia(e)tik
Verney Lovett Cameron ingeles bidaiaria izan zen (Kadipole, Dorsetshire, 1844 - Leighton Buzzard, Bedford, 1894). Londresko Geografia Elkarteak eskatuta, Livingstoneren bila joan zen 1873an. Zanzibartik abiatu eta Afrika erdialdea igaro zuen, Tanganyika aintziratik barrena Afrika mendebaleko kostalderaino (Benguela, Angola). Across Afrika izeneko liburuan eman zituen ezagutzera bere bidaietako gorabeherak.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.