Zanzibar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zanzibar
Zanzibar
Izendapena: Tanzaniaren uhartedi erdi-autonomoa
Zanzibar artxipelagoaren kokapena.
Zanzibar artxipelagoaren kokapena.
Geografia
Map of Zanzibar Archipelago-en.svg
Kokalekua Afrikako Indiako ozeanoa
Koordenatuak 71°0′N 110°0′W / 71.000°N 110.000°W / 71.000; -110.000Koordenatuak: 71°0′N 110°0′W / 71.000°N 110.000°W / 71.000; -110.000
Uhartedia Uhartedi Artikoa
Azalera 2.643 km2
Administrazioa
 Tanzania
Hiri populatuena Zanzibar City (391.002)
Demografia
Biztanleria 1.070.000 (2004)
Dentsitatea 405 bizt/km2
Hizkuntzak Kiswahili (Swahili)

Zanzibar Afrikako ekialdean dagoen uhartedia da. Indiako ozeanoan dago. Administratiboki Tanzania da, eta bertako hiru eskualde osatzen ditu: Zanzibar Central/South, Zanzibar North eta Zanzibar Urban/West.

Bi uharte hartzen ditu barne: Unguja (nagusia, Zanzibar ere deitua) eta Pemba. Bi uharteek lurralde autonomo bat osatzen dute Tanzaniako Errepublikaren barruan.

1.070.000 biztanle zituen 2004an. Zanzibar City da uhartediko hiriburua (391.002 biztanle), Unguja uhartean dagoena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartediko irla txiki bat airetik ikusita.

Orografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tanzaniako itsasertzaren aurrean dagoen koral uhartedia da Zanzibar. Izen bereko itsasarteak bereizten du Afrikako kostaldetik.

Klimari dagokionez lurralde epel euritsua da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teka arbola eta erritxina zuhaitzen oihan asko da eta kotoia, azukre kanabera eta kokoa ekoizten dira. Zanzibarrek dauka iltzearen munduko monopolioa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatean sultan herria izan zen, eta bertan zegoen Afrikako esklaboen salerosketarako merkaturik handiena. 1890eko hamarkadan, Anglo-zanzibartar Gerra eta gero, britainiar protektoratu bihurtu zen.

1963an, burujabetza lortu zuen Commonwelth erakundearen barruan. Handik urte betera, iraultza bat izan zen, sultan herria desegin eta errepublika sortu zen. Urte hartan bertan, uharteak Tanganikarekin batu ziren eta Tanzaniako Errepublika sortu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zanzibar Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]