Viborgeko Katedrala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Viborgeko katedrala
Viborg Domkirke
Viborg Domkirke (1).JPG
Viborgeko katedrala.
Udalerria Viborg
Herrialdea  Danimarka
Koordenatuak 56°27′02″N 09°24′44″E / 56.45056°N 9.41222°E / 56.45056; 9.41222Koordenatuak: 56°27′02″N 09°24′44″E / 56.45056°N 9.41222°E / 56.45056; 9.41222
Garaia 1876
Viborgeko Katedrala non dagoen adierazten duen Danimarka-ko/-go/-eko mapa
Viborgeko Katedrala
www.aarhus-domkirke.dk

Viborgeko katedrala edo Gure Amaren atedrala (danieraz Viborg Domkirke edo Vor Frue Domkirke) Viborgeko eliza luteranoa da. Aurretik egon zen eliza baten berreraikuntza modernoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo katedral erromanikoa 1130an hasi zen eraikitzen. Granitozko eliza zen. Hala ere 1501ean hiriak jasandako suteak mendebaldeko zatia eta sabaia suntsitu zituen. Beste bi sute handiren ondoren (1567 eta 1726an) eliza oso kalteturik gelditu zen. 1801 eta 1804 artean aletegi bezala ere erabili zen eraikina.

1859an eliza berriztea pentsatu zuten baina hormen egoera kaskarra zenez 1863an eraikina behera bota eta eliza berria altxatzeko erabakia hartu zen. 1876an inauguratu zuten Viborgeko katedral berria. Kritikak jaso zituen aurreko elizaren diseinua mantendu ez izanagatik.

Katedrala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katedralaren barnealdean Bibliako pasadizuak adierazten dituzten Joakim Skovgaarden margolanak daude. 1901 eta 1913 artean aritu zen elizan lanean.

Koroan 1286an hil zuten Erik V.a Danimarkakoaren hilobia dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viborgeko Katedrala