Viborg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Viborg

Viborg
Viborgeko udaletxea
bandera

armarria

Estatua DanimarkaDanimarka
Eskualdea Erdialdeko Jutlandiako eskualdea
Alkatea Søren Pape Poulsen
Koordenatuak

56°26′N 09°24′E / 56.433°N 9.400°E / 56.433; 9.400Koordenatuak: 56°26′N 09°24′E / 56.433°N 9.400°E / 56.433; 9.400

Viborg non dagoen adierazten duen Danimarka-ko/-go/-eko mapa
Viborg
Eremua 1,474 km²
Biztanleria
Metropoli eremua
37.635 bizt. (2012)
93.819
Dentsitatea 25.532,56 bizt./km²
http://www.viborg.dk/

Viborg Danimarkako Erdialdeko Jutlandiako eskualdeko hiriburua da, eskualdeko hiri handiena Århus bada ere. Jutlandiako Justizia Gortearen egoitza ere bada.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikingoen garaiko herria da, 8. mede ingurukoa, eta bere izenak muino sakratua esan nahi du daniera zaharrean. 1060. urtean apezpikutza lortu zuen eta orduan sortu zuten Danimarkako eskolarik zaharrena den Katedralaren eskola (Viborg Katedralskole). Katedrala eraikitzen, baina, 1130. urtean hasi ziren eta 50 urte iraun zuten lanek.

1536. urteko erreforma protestantearen aurretik bost monasterioren egoitza izan zen Viborg, eta hauetaz gain 12 eliza eta hainbat kapera ere bazeuden. Gaur egun katedrala baino ez da gelditzen zutik.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Viborgeko Katedrala (danieraz Viborg Domkirke eller Vor Frue Domkirke): XII mendean eraiki bazuten ere hainbat sute izan ditu eta gaur egun ikus daitekeen katedrala XIX mendekoa da.
  • Skovgaard Museoa: Skovgaard familiaren museoa da, bertan Peter Christian Skovgaard (1817–1875) eta bere Joakim eta Niels semeen margo lnez gain hainbat daniar artisten lanak ere ikusgai daude.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki eskubaloia izan da Viborg hiriari fama eman dion kirola. Emakumezkoen eskubaloi taldea Viborg HK da eta Danimarkako talderik onena da azken 15 urtetan 13 liga eta 8 kopa irabazi bait ditu. Honetaz gain Europako Txapeldunen liga hiru aldiz irabazi du, 2006, 2009 eta 2010. urteetan, gaur egungo talderik onena dela erakutsiz.

Viborg FF (Viborg Fodsports Forening) da herriko futbol taldea. 2000 urtean Danimarkako Kopa irabazi zuen.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Viborg