Edukira joan

Vicente Zaragueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Zaragueta
Bizitza
JaiotzaHernani, 1926
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2015eko abenduaren 7a (88/89 urte)
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta enpresaburua
KidetzaEusko Ikaskuntza
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea

Vicente Zaragueta Laffitte (Hernani, 1926Donostia, 2015eko abenduaren 7a[1]) donostiar enpresaburua izan zen, El Diario Vascoko kontseilukidea, besteak beste, baina Donostiako Aquariuma kudeatzen duen Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen presidentea izateagatik ezagunagoa. Zaragueta donostiar familia aberatsaren kidea, Maria Teresa Zulaikarekin ezkonduta zegoen eta Eusko Ikaskuntza eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen kidea izan zen. 2013an Joxe Mari Korta Saria lortu zuen.[2]

Bakegintzan ere aritutakoa zen. Aieteko Bake Konferentziaren sustatzaileetako bat izan zen eta 2013ko urriaren 10ean eta 11n Donostian egin zuten munduko alkateen bake konferentziako ohorezko patronatukide izendatu zuten.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.