Villenako Altxorra

Koordenatuak: 38°40′25″N 0°50′38″W / 38.67371706°N 0.8438015°W / 38.67371706; -0.8438015
Wikipedia, Entziklopedia askea
Villenako Altxorra
Jatorria
Aurkikuntza lekuaVillena
Aurkikuntza data1964
Aurkitzailea edo asmatzaileaJosé María Soler García
Ezaugarriak
Materiala(k)urrea, burdina, zilarra eta Anbarra
Deskribapena
Honen parte dacultural heritage in Alicante (en) Itzuli
Kokapena
LekuaMuseo Arqueológico Municipal de Villena (en) Itzuli
Koordenatuak38°40′25″N 0°50′38″W / 38.67371706°N 0.8438015°W / 38.67371706; -0.8438015
Map

Villenako Altxorra Europako Brontze Aroko urrezko objektuen aurkikuntza handienetako bat da. Urrezko, zilarrezko, burdinako eta anbarrezko 59 objektuk osatzen dute, ia 10 kiloko pisua dutelarik orotara.

Burdinazko piezak nabarmentzen dira Iberian aurkitu diren zaharrenak direlako, burdina metal preziatu gisa erabiltzen zeneko garai batekoa.

1963an aurkitu zituzten lehen piezak langile batzuek, Villena herritik gertu. Bitxigile batekin kontsultatu ondoren, honek José María Soler García arkeologoarengana jo zuen, eta honek neurriak hartu zituen tokia babesteko, eta aurkikuntza indusketa gehiagorekin osatzeko.

Piezen artean zenbaitek katiluak dira, urrezkoak, eta antzekotasunak nabarmendu dituzten beraien egikeraren eta Eskoriatzan topatutako Axtrokiko ontzien artean[1].

Konparaketa, Villenako bi ontzi, buruz gora eta behera ezkerretan, eta Axtrokiko bietako bat eskumatan. Konparaketa, Villenako bi ontzi, buruz gora eta behera ezkerretan, eta Axtrokiko bietako bat eskumatan.
Konparaketa, Villenako bi ontzi, buruz gora eta behera ezkerretan, eta Axtrokiko bietako bat eskumatan.


Axtrokiko piezak ez bezala, ordea, Villenakoak Villenan bertan gordetzea lortu dute, eta herriko museo arkeologikoan daude, non eta Eskoriatzakoak Madrilera eraman zituzten Espainiako Arkeologia Museo Nazionalera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «BOE.es - Documento BOE-A-2005-7771» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]