Viskningar och rop

Wikipedia, Entziklopedia askea


Viskningar och rop (gaztelaniaz: Gritos y susurros; frantsesez: Cris et Chuchotements; ingelesez: Cries and Whispers) Ingmar Bergmanek zuzendutako eta idatzitako filma da. Esperimentazioan arrakasta barik ibili ostean, pelikula honek jaso zituen kritika eta publikoaren erantzun bikainak. Besteak beste Oscarretarako bost izendapen lortu zituen, euren artean ingelesez besteko filmik onena eta pelikularik onena bera.

Aurreko pelikuletan ez bezala, honetan kolore saturatua erabili zuen. 1973ko Oscar Sarietan Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria, Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria kategorietan izendatua izan zen eta argazkigintza onenarena irabazi zuen.

Istorioa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pelikula XIX. mendeko etxe handi eta dotore batean girotuta dago. Bertan bi ahizpa bizi dira neskame batekin batera, minbiziak jota hilzorian dagoen hirugarren ahizpa (Agnes) zaintzen duena. Espiritualtasunaren ezaugarri batzuk jorratzen ditu, besteak beste heriotzaren aurrean beldurra eta nahia sentitzea modu disoziatiboan. Lan honekin azken finean Bergman ohiko gaiekin itzuli zen, emakumezkoen psikea, fedea eta berrerospena edo erredentzioa.

Pertsonaiak

Ikus, gainera

Kanpo loturak