Viva la Quinta Brigada (abestia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Viva la Quinta Brigada Christy Moore abeslari irlandarrak sortutako abestia da. Bere gaia 1936ko Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuten irlandarren nondik-norakoak dira: bai Espainiako Bigarren Errepublikaren alde nahiz (Frank Ryan eta Irlandar Bosgarren Brigada) eta Francoren alde (Blueshirts) borrokatu ziren irlandarrak aipatzen dira, nahiz eta abestia bera Errepublikarren aldekoa zen Irlandar Bosgarren Brigadaren aldeko gorazarre garbia den. Abestia bera Espainiar Gerra Zibilean zehar Connolly Column gudarostean parte hartu zuen Michael O'Riordan beteranoaren bizipenetan oinarrituta dago.

Abestian zehar errepikatzen den lelo nagusiak honela dio: "Viva la Quinta Brigada!/"No Pasaran!", the pledge that made them fight/"Adelante!" is the cry around the hillside/Let us all remember them tonight (Gora Bosgarren Brigada!/"Ez dira pasako!", borrokara bultzatu zituen zina/"Aurrera!", muino inguruko ohiua da/Goazen gaur gauez horiek denak oroitzera).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]