Von Kármán (kraterra)

Koordenatuak: 44°27′S 176°15′E / 44.45°S 176.25°E / -44.45; 176.25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Von Kármán (kraterra)
Datu orokorrak
MotaTalka krater
Diametroa186 km
EponimoaTódor Kármán
Geografia
Von Kármán (kraterra) is located in Ilargia
Von Kármán (kraterra)
Von Kármán (kraterra)
Von Kármán (kraterra) (Ilargia)
Koordenatuak44°27′S 176°15′E / 44.45°S 176.25°E / -44.45; 176.25
KokapenaLQ29 (en) Itzuli
Leku geografikoaIlargiaren alde ezkutua
South Pole–Aitken basin (en) Itzuli

Von Kármán Ilargiko talka krater handi bat da, Ilargiaren alde ezkutuko hego hemisferioan. Kraterrak 186 kilometroko diametroa du, eta Hego Poloa-Aitken arroa izeneko beste krater erraldoi baten (2.500 kilometroko diametroa eta 13 kilometroko sakonera[1]) ertzean dago. Von Kármán kraterra izan zen Chang'e 4 txinatar zundak aukeratutako ilargiratze gunea, 2019ko urtarrilaren 3ean. Ilargiaren alde ezkutuan egindako lehen ilargiratze leuna ere izan zen.

Krater sateliteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krater sateliteak krater nagusitik hurbil dauden krater txikiak dira, eta krater horren izen bera hartzen dute letra larri osagarri batekin (baita krater horien eraketa krater nagusiaren eraketatik independentea bada ere). Konbentzioz, egitura horiek ilargi-mapetan identifikatzen dira, eta dagokien letra krater nagusitik hurbilen dagoen ertzaren erdian kokatzen da.

Krater sateliteak
Abbe Koordenatuak Diametroa
L 47°42′S 177°54′E / 47.7°S 177.9°E / -47.7; 177.9 (Von Kármán L) 29 km
M 47°12′S 176°12′E / 47.2°S 176.2°E / -47.2; 176.2 (Von Kármán M) 225 km
R 45°48′S 170°48′E / 45.8°S 170.8°E / -45.8; 170.8 (Von Kármán R) 28 km

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Petro, Noah E.; Pieters, Carlé M.. (2004-06-01). «Surviving the heavy bombardment: Ancient material at the surface of South Pole-Aitken Basin» Journal of Geophysical Research (Planets) 109: E06004.  doi:10.1029/2003JE002182. ISSN 0148-0227. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]