Otsailaren 13
Wikipedia(e)tik
| << | Otsaila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | |||
| 2013 | ||||||
Otsailaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita laugarren eguna da. 321 egun falta dira urtea amaitzeko, 322 egun bisurteetan.
Eduki-taula |
Gertaerak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1981 - Joxe Arregi Izagirre pairatutako torturen ondorioz hil zen.
Mundua [aldatu]
- 1668 - Espainiak Portugalen independentzia onartu zuen.
- 1931 - New Delhi Indiako hiriburu bihurtu zen.
- 1945 - Bigarren Mundu Gerran, Dresdenen aurkako airetiko erasoa hasi zen.
- 2001 - Richter eskalan 6,6 graduko indarra izan zuen lurrikara El Salvadorren. 400 hildako.
- 2008 - Imad Mughaniyah Libanoko Hizbulako liderra hil zuten bonbaz Damaskon.
- 2008 - Australiako lehen ministro Kevin Rudek barkamena eskatu zien, nazioaren izenean, aborigenei, bertako ume galduen belaunaldia zela eta.
Arte eta kultura [aldatu]
- 1867 - Johann Straussen Danubio Urdina balsa estrainatu zen Vienan.
Zientzia eta teknologia [aldatu]
- 1633 - Galileo Galilei zientzialariaren aurkako epaiketa hasi zen Erroman.
- 1894 - Lumière anaiek zinematografoa patentatu zuten.
Kirolak [aldatu]
Jaiotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1564 - Frantzisko Beraskola euskal fraide frantziskotarra (h. 1598).
- 1952 - Regina Otaola euskal politikaria.
- 1954 - Bibiana Fernández aktore espainiarra.
Mundua [aldatu]
- 1818 - Angelica Singleton Van Buren Estatu Batuetako lehen dama izandakoa (h. 1877).
- 1885 - Elizabeth Virginia Wallace Truman, Harry S. Truman presidente estatubatuarraren emaztea (h. 1982).
- 1891 - Kate Roberts idazle galestarra (h. 1985).
- 1898 - Frank Aiken politikari irlandarra (h. 1983).
- 1933 - Kim Novak aktore estatubatuarra.
- 1950 - Peter Gabriel abeslari britainiarra.
- 1956 - Liam Brady futbolari irlandarra.
- 1966 - Jeff Waters gitarra-jotzaile kanadarra.
- 1968 - Kelly Hu aktore estatubatuarra.
- 1970 - Elmer Bennett saskibaloi jokalari estatubatuarra.
- 1974 - Robbie Williams abeslari ingelesa.
- 1976 - Dave Padden abeslari eta gitarra-jotzaile kanadarra.
- 1979 - Mena Suvari aktore eta modelo estatubatuarra.
- 1979 - Rafael Márquez futbolari mexikarra.
- 1985 - Bridget Neval aktore australiarra.
Heriotzak [aldatu]
Euskal Herria [aldatu]
- 1468 - Joana Enrikez Nafarroako eta Aragoiko erregina (j. 1425).
- 1981 - Joxe Arregi Izagirre ETAko kidea (j. 1951).
Mundua [aldatu]
- 1542 - Catherine Howard Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren bosgarren emaztea.
- 1837 - Mariano José de Larra idazle espainiarra (j. 1809).
- 1883 - Richard Wagner musikagile alemaniarra (j. 1813).
- 1963 - Jaume Font apezpiku kataluniarra (j. 1894)
- 1999 - Carles Sabater aktore kataluniarra (j. 1962).
- 2007 - Alicia Bruzzo aktore argentinarra (j. 1955)
Jaiak eta urteurrenak [aldatu]
- Euskal Herrian: Torturaren aurkako eguna[1].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Gaztelaniaz)[http://euskalherria.indymedia.org/eu/2004/02/12225.shtml 13 Febrero aniversario del asesinato de Joxe Arregi]
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||