Wallace Carothers
Wikipedia(e)tik
Wallace Hume Carothers (Iowa, AEB, 1896ko apirilaren 27a - Filadelfia, AEB, 1937ko apirilaren 29a) Estatu Batuetako kimikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
XX. mendearen hasierako kimikari bikainenetako bat izan zen. Dupont enpresako ikerketa-taldearekin elkartu zen 1928an, eta zenbait lorpen izan zituen kimika organiko sintetikoaren alorrean. Horietako bat polikloroprenoa izan zen, lehen goma sintetikoa, gero kloropreno izena hartu zuena. Polimerizazioaren alorrean egindako beste ikerketa batzuen ondorioz, nylonaren sintesia lortu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.