Walter Pandiani

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pandiani Osasunako kamisetarekin.

Walter Gerardo Pandiani Urkiza (Montevideo, Uruguai, 1976ko apirilaren 27a) futbol aurrelaria da. Estatistika ofizialen arabera 1.84 du luzera eta 75 kg pisatzen du. Uruguaiko selekzio nazionalarekin behin jokatu du, 2003an.

Futbol profesionalean Uruguaien hasita, Deportivo de La Coruñak ekarri zuen Espainiako Lehen Mailara. Hor bi urte emandakoan, 2002-2003ko denboraldian Real Mallorcan aritu zen, eta Errege Kopa erdietsi zuen. Hurrengo urtean Deportivora itzuli zen, baina Javier Irureta entrenatzailearekin izandako tirabirak zirela eta, Birmingham Cityn jardun zuen utzita urte batez. Ingalaterran hasiera ona izan arren, ezin izan zion denboraldi osoan erakutsitako maila horri eutsi, eta hurrengo urtean, RCD Espanyolek erosi zuen. Bartzelonako talde horrekin Errege Kopa irabazi zuen berriz, eta UEFAn txapeldunorde geratu ziren, nahiz eta Walter Pandiani txapelketa horretako golegile nagusia bilakatu. 2007ko udan, Osasunak fitxatu zuen hiru urterako, aurreko lerroan Savo Milosevicek utzitako tokia beteko zuelakoan.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]