Wassily (aulkia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wassily (aulkia)
Jatorria
Sortzailea(k)Marcel Breuer
Sorrera-urtea1927
Honen izena daramaVasili Kandinski
Ezaugarriak
Materiala(k)altzairua
Kokapena
BildumaNew Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Inbentarioa229.1934
Ekoizpena
DiseinatzaileaMarcel Breuer

Wassily aulkia edo Model B3 aulkia diseinuzko altzari pieza bat da, Marcel Breuerrek diseinatua 1925-1926an. Garai hartan Breuer ebanisteria lantegiko burua zen Bauhausen (Dessau, Alemania).

Ustea zabaldu izan da aulkia diseinatu zela Vasili Kandinski margolariaren omenez, zeina aldi berean Bauhaus fakultatean aritzen zen, baina istorioa beste bat da: aulkia ikustean, Kandinskik bere diseinua miretsi zuen, eta Breuerrek kopia bat egin zuen Kandinskiren gela pertsonalerako. Hamarkada batzuk geroago, Wassily izena hartu zuen aulkiak, Gaviota izeneko altzarigile italiar batek fabrikazioa berrabiarazi zuenean; Kandinski konexio anekdotikoari buruz jakin eta Wassily izenarekin merkaturatu zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cult : iconos de una generación. Edimat 2008, 249 or. ISBN 978-84-9794-079-5. PMC 928727451. (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]