Wehrmacht
Wikipedia(e)tik
Balkenkreuz gurutzea, Burdinezko Gurutzearen bertsio bat da, hau Wehrmacht gudarostearen ikurra zen. |
||
| Buruzagiak | ||
|---|---|---|
| Garaia | 1935-1945 | |
| Herrialdea | ||
| Funtzioa | Hirugarren Reicheko Indar Armatuak | |
| Koartel Nagusia | Zossen | |
| Buruzagi Gorena | Adolf Hitler | |
| Ekintza Lekuak | Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
|
Wehrmacht (alemanez Defentsa Indarra) Errejimen Naziak aurretik Weimar Errepublikako Reichswehr erakunde militarra desegin ondoren sortutako Alemania Naziaren indar armatuen batasuna izan zen, erakunde militar hau 1935-1945 urte bitartean jardun zuelarik. Hasiera batean hiru sailetan banaturik zegoen: Heer (Lurreko Gudarostea), Kriegsmarine (Itsas Gudarostea) eta Luftwaffe (Aire Indarra).
1940an Waffen-SS (Eliteko Borroka Taldeak) eta 1944an Volkssturm (literalki Herri Ekaitza, hots, Milizia Nazionala) erakundeak ere gehitu zitzaizkion.