Wicklow
|
Wicklow |
|
|---|---|
| Estatua | |
| Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria |
|
| Koordenatuak | 52°58′40″N 6°01′59″W / 52.9779°N 6.033°WKoordenatuak: 52°58′40″N 6°01′59″W / 52.9779°N 6.033°W |
| Garaiera | 69 m |
| Posta kodea | LH |
| Biztanleria | 6,761 bizt. (2011) |
| Sorrera | 795 |
| www.carlingford.net | |
Wicklow (irlanderaz Cill Mhantáin) Irlandako Wicklowko konderriko hiriburua da, herri handiagoak badauden arren, batez ere Dublin ondokoak. 6.761 biztanle ditu (2011), eta inguruko nekazal eremuak hartuta 10.356-ra iristen da.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Irlanderazko Cill Mhantáin izenak "hortzgabearen eliza" esan nahi du. Ingelesezko izena antzinako eskandinavierazko Vikingr ló-ren aldaera izan liteke, zeinak "vikingoen zelaia" esan nahi duen. Vikingoek beraiek Wykinglo izena ematen zioten.
Historia [aldatu]
Bertakoek dote vikingoek sortu zutela 795 urte aldera, baina kai naturala dela ikusita pentsa liteke aurretik ere populaturik egongo zela. XII mendeko anglo-normandiarren inbasioaren ondoren herria Maurice FitzGeralden eskutan gelditu zen eta honek Black Castle (gaztelu beltza) eraiki zuen kostaldean.
O'Byrne, O'Toole eta Kavanagh klanen eskuetan txandakatuz ibili zen gaztelua baina 1641eko matxinadaren ondoren gudaloste ingelesen hartu zuten. Sir Charles Coote zen ingelesen agintaria eta mendeku gisa herriko jendearekin sarraskia egin zuen, batzuk errez eta besteak herria berreraikitzera behartuz. Gaur egun gazteluaren aztarnak baino ez dira gelditzen ikusgai.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Ashford) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.2 | 9.6 | 11.2 | 12.9 | 15.6 | 18.2 | 19.5 | 21.2 | 18.1 | 14.8 | 11.7 | 9.2 | 14.2 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.9 | 2.8 | 3.4 | 4.7 | 6.9 | 9.4 | 11.2 | 11.3 | 10 | 7.4 | 4.8 | 3.1 | 6.5 |
| Euria (mm) | 86 | 61.8 | 63.6 | 60.7 | 65.8 | 72.1 | 67 | 69.8 | 72.1 | 118.9 | 110.9 | 85.6 | 935 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14 | 10 | 9 | 10 | 10 | 10 | 10 | 10 | 9 | 13 | 13 | 11 | 129 |
| Eguzki orduak | 68.0 | 83.2 | 136.8 | 180.4 | 204.0 | 189.4 | 163.2 | 158.5 | 135.9 | 103.3 | 83.8 | 65.9 | 1572.4 |
| Iturria (1): Met Éireann | |||||||||||||
| Iturria (2): Ashford Weather Station,[1] | |||||||||||||
Iruditegia [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Udalaren webgunea