Antzinako eskandinaviera
| Antzinako eskandinaviera dǫnsk tunga, dansk tunga ("Daniar hizkuntza"), norrœnt mál ("Eskandinaviar hizkuntza") |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | ||
| Hizkuntza galdua: | XIV. mendean zenbait eskandinaviar hizkuntza bilakatuta | |
| Hizkuntza familia: | Indo-Europarra Germaniarra Eskandinaviar hizkuntzak Antzinako eskandinaviera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | ||
| Erakunde araugilea: | arautu gabea | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | non | |
| ISO 639-3: | non
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Antzinako eskandinaviera Eskandinaviako biztanleek eta bere diasporak Bikingoen Aroan eta 1300. urtera arte inguru hitz egiten zuten eskandinaviar hizkuntza izan zen[1].
Antzinako eskandinavieraren arbasoa zen aitzineskandinavieraren aldaketak VIII. menderako jadanik bukatuta zeuden. Handik XIV. mendera arte antzinako eskandinavierazko aroa izan zen. Datak, aldiz, ez dira absolutuak eta badaude XV. mendeko antzinako eskandinavierazko testuak[2].
Hizkuntzaren aldaera nagusiak ekialdeko antzinako eskandinaviera, mendebaldeko antzinako eskandinaviera eta antzinako gotlandiera ziren. Aldaeren arteko ez zeuden muga zehatzik ez bazeuden ere, ekialdekoa ekialdeko Norvegian eta mendebaldekoa mendebaldeko Suedian hitz egiten zuten. Hiztun gehienek ekialdeko aldaera hitz egiten zuten eta egungo Danimarkan eta Suedian bizi ziren. Antzinako gotlandiera batzuetan ekialdekoaren zatitzat jotzen dute adituek.
XII. mendeko islandiar Grágás legeen arabera, suediar, norvegiar, islandiar eta daniarrek hizkuntza bera menperatzen zuten , dǫnsk tunga izenekoa. Pixkanaka-pixkanaka hizkuntza islandiera, faroera, norvegiera, daniera eta suediera bilakatu zen baina elkarrekiko ulergarritasun ez da guztiz desagertu.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |