Glendalough

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Glendalough
Glendalough monastery.jpg

Glendalough abadetxea

Herria Wicklowko konderria
Koordenatuak 53°00′38″N 6°19′38″W / 53.01056°N 6.32722°W / 53.01056; -6.32722Koordenatuak: 53°00′38″N 6°19′38″W / 53.01056°N 6.32722°W / 53.01056; -6.32722
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Garaia VI. mendea
Glendalough non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Glendalough

Glendalough (irlanderaz Gleann Dá Loch, euskaraz Bi Aintziren Harana esan nahi du) Irlandako Errepublikan dagoen Wicklowko konderrian kokatzen den multzo monakala da.

Monasterio multzo hau VI. mendean San Kevinek bere betebehar monastikoan zehar sortu eta 1539ko monasterioen desagertzearekin amaitu zen.

Bertako eraikin gehienak VIII. mendea eta XII. mendearen artean eraiki ziren, XIX. mendean zaharberritu zirelarik. Santuaren heriotzaren ondoren monasterioa erromesgune garrantzitsua bilakatu zen. Multzo honek bikingoen hainbat erasoaldi jasan zituen, baina erasoaldi latzena 1398an ingelesek burututakoa izan zen.

Behekaldeko aintzira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glendalougheko dorrearen irudia.

Behekaldeko aintziran oraindik ongi mantentzen diren eraikin gehienak daude, honako hauek aurki genitzazke:

  • Gatehouse ("Ataria"): Multzo osoaren sarrera moduko arku bikoitza da.
  • Dorrea: Zilindro itxura eta hogeitamairu metroko garaiera duen dorrea da.
  • Katedrala: XII. mendean eraikia, kontserbatzen den eraikinik handiena da.
  • Apezen etxea: Elizatearen erdigunean kokatua, bertako apaizen ehorzlekua zen.
  • St Kevin´s Kitchen ("San Kevinen sukaldea"): XI. mendean sortutako kanpaidorre bat dun otoiztegia da.
  • St Mar eliza: Jatorri erromanikoa duten eskulturak dituen eliza baten eraikinak dira, multzo osoko eraikin zaharrenetakoa da.

Goikaldeko aintzira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu honetan eraikinak txikiagoak dira, halere zaharrenak dira eta santuaren bizitzari lotuak daude.

  • Reefert eliza: Eraikin erromanikoa da. Uste denez, bere izena irlanderazko Righ Fearta ("Erregeen hilerria") izendapenetik dator.
  • St. Kevin´s Cell ("San Kevinen gelaxka"): Hondatutako eraikina, santuaren etxebizitza izan zen.
  • St. Kevin´s Bed ("San Kevinen ohea"): Ustez santua gogoeta egitera lekutzen omen zen tokia da.
  • Teampall-na-Skelling ("San Kevinen tenplua"): Aurretik San Kevinek sortutako eliza baten gainean eraikitako eliza bat da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glendalough Aldatu lotura Wikidatan