Wilfrid Laurier
Wikipedia(e)tik
Sir Wilfrid Laurier, jaiotza-izenaz Henri-Charles-Wilfrid Laurier (Saint-Lin-des-Laurentides, Quebec, 1841 - Ottawa, Kanada, 1919), kanadar politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Finantza-ministro izan zen 1877-1878an, eta Alderdi Liberaleko buruzagi 1887an. Lehen ministro zenean (1896-1911), Kanadaren autonomiaren alde egin zuen, Ingalaterrarekiko harremanak atxikiz betiere. 1911ko hauteskundeak galdu ondoren, uko egin zion batasun nazionaleko gobernu batean parte hartzeari, eta oposizioko buru izan zen hil zen arte.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.