Wilhelm Windelband

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wilhelm Windelband.

Wilhelm Windelband (Potsdam, Prusiako Erresuma, 1848ko maiatzaren 11 - Heidelberg, Alemania, 1915eko urriaren 22a) alemaniar filosofoa eta historialaria izan zen.

Biografia

Filosofo neokantista, Lotzeren eta Kuno Fischerren jarraitzailea, eta Badengo Eskolaren aitzindaria izan zen; bestalde, historiografia modernoko lehen klasikotzat hartua da. Estrasburgoko eta Heidelbergeko Unibertsitateetan irakasle izan zen. Filosofia kultura ororen balioen zientzia kritikoa dela zioen. Gizonaren askatasuna determinismoaren ikuspegitik aztertu zuen, eta Jainkoaren existentzia frogaezina dela zioen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilhelm Windelband Aldatu lotura Wikidatan