William Cranch Bond
Wikipedia(e)tik
William Cranch Bond (Falmouth, Maine, AEB, 1789 - Cambridge, Massachusetts, 1859) Estatu Batuetako astronomoa izan zen.
Biografia [aldatu]
1850ean, Vega izarraren argazkia egin zuen, eta horixe izan zen izar baten lehenengo argazkia. Handik urtebetera, Ilargiari egin zion argazki batek arrakasta handia izan zuen Londresko erakusketa batean. Saturnoren bi sateliteren artean eraztun ilun bat zegoela ikusi zuen. 1857an, izar bikoitz baten lehenengo argazkia atera zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.