William Stern
Wikipedia(e)tik
William Stern alemaniar filosofoa eta psikologoa izan zen (Berlin, 1871- Durham, Ipar Carolina, 1938). Breslauko eta Hanburgoko unibertsitateko irakaslea izan zen; gero, Estatu Batuetara joan eta Durhameko unibertsitateko irakasle izan zen. Filosofia pertsonalistaren sortzaileetako bat da; haurren psikologia aztertu zuen, eta adimen-koefizientea neurtzeko proben bultzatzaileetako bat izan zen. Idazlanak: Person und Sache (1906-1918, Pertsona eta gauza), Grundgedanken der personalistischen Philosophie (1917, Filosofia pertsonalistaren oinarrizko ideiak).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.