Xabier Laka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Laka
Bizitza
JaiotzaOndarroa1954ko ekainaren 17a (69 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Xabier Laka (Ondarroa, 1954ko ekainaren 17a) euskal eskultore ezaguna. Aiako Tailerrearen partaidea, sari asko jaso ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977an Xabier Laka Gizpuzkoako Aia herrira joan zen han Reinaldo eskultorearekin ikasteko asmoz. Une horretatik Aiako Tailerra izena izango zuen ekimena martxan jartzeko asmoa azaltu zuten. Espeientzian beste eskultore batzuk parte hartu zuten: Imanol Aguirre, Joxean Ezenarro, Aitor Mendizabal, Mikel Campo, Migel Etxeberria, Jabier eta Iñaki Saralegi. Tailerra praktikatik ikasteko bidea zen. Inguruko eskola batean, Andatza Eskolan, esperientzia pedagogikoan ere hartu zuen parte. Tailerreko taldeak erakusketa desberdinak ireki zituen: Vigoko Novecento Galerian, Errenderiko Gaspar Galerian, Donostiako San Telmo Museoan... 1982an Lakak Tailerra utzi zuen eta berea Andoainen jarri zuen. 1992tik Euskal Herriko Unibertsitatearen Arte Ederren Fakultatean klaseak eman zituen. Eskulturekin batera lan grafikoa egin du.[1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari ugari eskuratu ditu:

  • Gasteizko I. Biurteko Plastikoa, 1978an.
  • Donostiako Udalak emandako Wiesbaden egonaldiaren beka, 1979an.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka Londresen ikasteko, 1986an.
  • Ondarroako lehiaketa publikoa eskultura bat jartzeko, 1988an.
  • Andoaingo lehiaketa publikoa eskultura bat jartzeko, 1990an.
  • Pablo Gargallo IV.Eskultura Lehiaketa, 1990an.
  • San Telmo Museoaren Arte 80 lehiaketa, 1991an.
  • Usurbilgo lehiaketa publikoa eskultura bat jartzeko, 1991an.

Obra museoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanak museo hauetan ikus daitezke:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]