Andoain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Andoain

 Gipuzkoa

Andoaingo armarria

Izen ofiziala Andoain
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Donostialdea
Alkatea Ana Karrere (Bildu)
Herritarra andoaindar
Koordenatuak 43°13′7″N 2°1′8″W / 43.21861°N 2.01889°W / 43.21861; -2.01889Koordenatuak: 43°13′7″N 2°1′8″W / 43.21861°N 2.01889°W / 43.21861; -2.01889

Gipuzkoa municipalities Andoain.JPG

Eremua 27,17 km2
Garaiera 92 m
Distantzia 14 km Donostiara
Posta kodea 20140
Biztanleria 14.662 bizt (2010)
Dentsitatea 539,64 bizt/km²
Sorrera 1614
http://www.andoain.org/

Andoain Donostialdea eskualdean (Gipuzkoa) kokaturiko herria da, eta Donostia hiriburutik 15 kilometrotara dago. Andoaingo udalerriak 27,4 km²-ko hedadura du eta Urnieta, Aduna, Lasarte-Oria, Zubieta, Billabona, Elduain eta Zizurkilekin muga egiten du. Bertako biztanleria, 14.427koa zen 2008. urtean.

Oria eta Leitzaran ibaiek, herrigunea zeharkatzen dute, azken hau Oriaren ibaiadarra delarik. Bi ibaiak herrigunean bertan elkartzen dira, Santa Krutz baselizaren ondo-ondoan. Leitzaran ibaiak, bestalde, balio ekologiko handiko harana sortzen du, Leitzaraino iristen dena, hortik Leitza harana izena.

Eduki-taula

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • San Martin Tourskoaren parrokia: XVIII. mendeko maisulan barrokoa da. Gurutze latindarreko zorua dauka, eta bertako sabaiak zutabe erraldoietan euskarritzen dira. Goiko Plazan kokatuta dago, udaletxearen aldamenean. Andoaingo antzinako eliza ordezkatu zuen, herrigunetik oso aldenduta eta Buruntza mendiaren oinean zegoena.
  • Zumeako Santa Krutz baseliza: herrigunearen behealdean kokatutako baseliza da, Beheko Plazatik oso hurbil, Leitzaran eta Oria ibaiek bat egiten duten tokian. Estilo gotikoko Kristo zizelatua dago bertan.
  • Goiburuko San Esteban baseliza: Goiburu auzoan kokaturiko baseliza.
  • Sorabillako parrokia: Sorabilla auzoan kokaturiko parrokia.
  • Bastero Kulturgunea: 2003. urtean inauguratutako eraikin abangoardista da, eta udalerriaren kultura etxe bezala erabiltzen da. Luis Peña Gantxegi arkitektoaren agentziak diseinatua izan zen.
  • Isturitzaga dorretxea. Andoaingo hegoaldeko sarrera gordetzen zuen.
  • Berrozpe dorretxe gotikoa, Urnietarako irteeran dagoena. Andoaingo ipar-ekialdeko sarrera gordetzen zuen.

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Ana Karrere hautatu zuten alkate.

Alkate-taula
2011 Ana Karrere (Bildu)
2009 Estanis Amutxastegi (PSE-EE/PSOE)
2007 Jose Antonio Perez Gabarain (PSE-EE/PSOE)
2003 Jose Antonio Pérez Gabarain (PSE-EE/PSOE)
1999 Jose Antonio Barandiaran Ezama (Euskal Herritarrok)
1995 Jose Antonio Pérez Gabarain (PSE-EE/PSOE)
1991 Pilar Collantes (PSE-EE/PSOE)
1987 Carlos Sanz Diez de Ure (Euskadiko Ezkerra)
1983 Francisco Irigoras (EAJ)
1979 Jose Antonio Perez Gabarain (Euskadiko Ezkerra)

2007ko hauteskundeetan, PSE-EE/PSOE izan zen alderdirik bozkatuena, 8 zinegotzi lortu zituen. Horren atzetik, EAJk 4 zinegotzi lortu zituen; Ezker Batua-Aralar koalizioak 2, PPk bezala; eta azkenik EAk zinegotzi bakarra lortu zuen. EAE-ANVren hautagaitza legez kanporatu zuten. Hala ere, hauteskundeetara aurkeztu zen, legez haien botoak baliogabetzat jo baziren ere. Boto horietan oin hartuz, zinegotziak aldarrikatu zituen alderdi ekintzaleak.

[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak

Andoaingo udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[1]
Bildu
7
2.500 (%34,25)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
6
2.059 (%28,21)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3
1.363 (%18,67)
Alderdi Popularra (PP)
1
561 (%7,68)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
377 (%5,16)
Aralar
-
237 (%3,25)
Hamaikabat (H1!)
-
203 (%2,78)

[aldatu] Demografia

Populazioaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2005 2008
2.866 2.850 3.322 3.710 3.850 4.647 7.060 11.818 16.187 15.265 14.061 13.993 14.427

[aldatu] Jaiak

[aldatu] Kirola

Herriko futbol taldeak Andoaingo Euskalduna KE izena du. Eskubaloiko atala ere badu Leizaran.

Beste kirol-talde batzuk dira besteak beste: Andoaingo Bertxin A.F.T. eta Buruntza Areto Futbola; Leitzaran Eskubaloi K.T.; Andoaingo Txirrindulari Eskola, Leitz K.K.E elkartea , Leizaur Zikloturistak eta Ontza K.E. (txirrindularitza); Leitzaran Boleibol Taldea (boleibola); Andoaingo Judo Taldea (judoa); Zumeatarra K.E. (atletismoa); Andoaingo La Salleko Gazteleku eskupilota K.T.; Agustin Leitza Xake Taldea; Andoaingo Kirol Elkartuen Kluba (igeriketa eta gimnasia); Euskalduna Mendigoizale Taldea (alpinismoa eta neguko kirolak; Ontza K.E. (ehiza eta arrantza); Extremadurarren egoitza K.T..

[aldatu] Andoaindar ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: Andoaindar ospetsuen zerrenda

Herritar ospetsuen artean, aipatzekoak ditugu Aita Manuel Larramendi filologo eta jesuita, Martin Ugalde kazetari eta idazlea, Joseba Arregi eta Joseba Egibar politikariak, Anjel Alkain aktorea eta Aitor Mendiluze bertsolaria.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak