Xabier Paya
Wikipedia(e)tik
(«Xabier Paia» orritik birbideratua)
Xabi Paya 2008an
Xabier Paya Ruiz (edo Xabi Paya) (Getxo, Bizkaia, 1982) bertsolaria da. Interpretazio eta itzulpengintza eta piano ikasketak egin ditu. Itzultzaile, bikoizlari, ikerlari eta irakasle lanetan ibilia da. Fredi Paia anaiarekin batera eman zuen izena Algortako Bertso Eskolan. 2006an Bizkaiko Bertsolari Txapeleketa irabaztea lortu zuen.
Txapelketak [aldatu]
- 2006ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: txapelduna.
- Bizkaiko Eskolarteko txapelketa 1996: txapeldunorde (txikitan)
- Bizkaiko Eskolarteko txapelketa 1997: Txapeldun (txikitan)
- Bizkaiko eskolarteko txapelketa 1998: finalista (gaztetan)
- Bizkaiko Eskolarteko txapelketa 1999: txapeldun ( 15-16 urte artekoan)
- Bizkaiko Eskolarteko txapelketa 2000: txapeldunorde (17-18 urte artekoan)
- 2000ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: kanporaketa
- 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: finalista
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 1996: finalista (txikitan)
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 1997: txapeldunorde (txikitan)
- Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa 2000: finalista (gaztetan)
- Ipar Uribe bertsolari txapelketa 2002: txapeldunorde
- 2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: finalaurreak