Yasuhiro Nakasone

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yasuhiro Nakasone

Yasuhiro Nakasone (japonieraz: 中曽根 康弘 Nakasone Yasuhiro; Takasaki, 1918ko maiatzaren 27a) japoniar abokatua eta politikaria da. 1946an hasi zen politikan lanean, Alderdi Demokrataren barruan, baina, handik denbora gutxira, Alderdi Liberal Demokratan sartu zen. 1959tik aurrera, behin baino gehiagotan izan da ministro. Zenko Suzukiren gobernua bukatu ondoren (1982), Nakasone izendatu zuten haren lekua hartzeko, bai Alderdi Liberalaren agintaritzan eta bai Lehen Ministro karguan. 1987an utzi zuen kargua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yasuhiro Nakasone Aldatu lotura Wikidatan