Zaldai Mendi Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zaldai Mendi Taldea Iurretako mendi talde bat da. Abadetxearen ondotik igaro eta Ibaizabal ibaira urak isurtzen dituen errekak ematen dio izena mendi taldeari. Naturarekiko errespetua oinarri hartuta Iurretan mendiaz gozatzeko aisialdiak duen hutsunea betetzeko helburu duen taldea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldai mendi taldea Abadetxea Gaztetxearen garaian sortu bazen ere, ofizialki 2010 urtetik aurrera eratu zen urte batzuetako hutsunearen ostean.

Abadetxe Gaztetxearen garaian gazte batzuk Zaldai Mendi Taldea sortu zuten, errifa eta bestelako bitartekoen bidez rokodromo bat eraikiz eta eskaladaz gain hainbat ekintza burutuz.

Pare bat urtetako geldialdiaren ostean, gazte belaunaldi berriek hartu zioten erreleboa rokodromoa eraberrituz eta irteeraren bat edo beste antolatuz. Zoritxarrez, Abadetxea erre zenetik hainbat proiektu bertan bera geratu ziren eta tartean mendi taldearena.

Bizipen hauek gogoan hartuta eta Iurretan mendiaz gozatzeko aisialdiak zuen hutsunea ikusita, 2010eko udaberrian mendia gustuko zuen taldetxo bat batu eta hala-nola mendi talde bat sortzeko ideiari forma emateari ekin zitzaion.

Mendi taldea herrian ezagutzera emateko 2010eko San Migel jaietan jai batzordearen laguntzaz Iurretako I. Mendi martxa antolatu zen. Ekimen arrakastatsua izan ez bazen ere jendearen laguntzeko prestutasunak eta animoek aurrera jarraitzeko indarrak eman zizkion taldeari. Hortik aurrera beharrezko tramitazioak burutu, bazkideak egin, mendi federazioan izena eman eta 2011 urtera begira ekintzez beteriko egutegi bat osatu zen jendearengatik jasotako ekarpenekin. Geroztik hainbat izan dira burutu izan diren jarduerak.

Ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko zein Durangaldeko zenbait txokotatik irteera desberdinak antolatzeaz gain urtero egutegian egonkortuta dauden ekimenak honako hauek dira:

  • Urtebarri eguneko Gallandara igoera: Urtarrilaren 1ean, Gallandara igoera antolatzen laguntzen du Zaldai Mendi Taldeak Garai eta Iurretako herritarrekin batera. Goizeko 9:30etan Iurretako plazatik taldean igotzeko aukera egoten da eta 11:00etan [[tontorrean salda eta argazkia ateratzen da.
  • Eskiatzera irteera: Otsailean, asteburu osoko eskiatzera irteera burutzen da
  • Iurretako Mendi Martxa: Irailean, San Migel jaiekin batera Iurretako Mendi Martxa burutzen da Urkiolako Parke Naturaletik zein Aramozko mendilerrotik.[1]
  • Iurreta Ezagutu Mendi Ibilaldia: Azaroan Iurretako txoko esanguratzuenak zeharkatzen dituen mendi ibilaldia antolatzen laguntzen du Zaldai Mendi Taldeak.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]