Zauri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jositako zauria.

Zauria gizaki edo animalietan larruazal edo mukosen jarraipen eza da. Jarraipen ezaren ondorioz, infekzio arriskua egongo da gainera.

Arrazoi desberdinengatik gerta daiteke, baina orokorrean kolpe edo larruazalaren urradurarengatik agertzen da. Zauriaren larritasunaren arabera sendagilearen laguntza beharko da zenbait kasutan.

Zauria larria den jakiteko hainbat ezaugarri hartu behar dira kontuan; sakontasuna, hedapena, kokapena eta zikinkeria (infekzio arriskua).

Zauria gertatu den lekuan oinazea izango da. Oinaze hau traumatismoa nolakoa izan den eta non kokatzen den handiagoa edo txikiagoa izango da. Zauri sakonetan odoljarioa ere agertuko da. Zauriak odol hodi asko edo diametro handikoak hartzen baditu bere baitan, odoljarioa handiagoa izango da.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaurien sailkapena oro har, sakontasunaren arabera egiten da:

  • Eskara. Jarraipen ezak epidermia bakarrik kaltetzen du.
  • Azalekoa. Kaltea larruazalpeko ehun zelularreraino heltzen da.
  • Sakona. Epidermi eta larruazalpeko ehun zelularraz gain, nerbio, gihar, aponeurosi eta odol hodiak afektatzen ditu.
    • Haustura irekia. Zauria izateaz gain, hezurrari eragiten dionean.
    • Sarkorra. Barrunbe naturalak, normalean kanpoaldearekin komunikaziorik gabeak, kanpora irekitzen direnean.
    • Zulatzailea. Sarkorra izateaz gain, barrunbeetako erraietan jarraipen eza dagoenean.
    • Zutoinekoa. Agente mekanikoa uzki zulo edo bagina zulotik sartu denean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zauri Aldatu lotura Wikidatan