Zergatik, Jamil?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zergatik, Jamil?
Jatorria
Egilea(k)Patxo Telleria
Argitaratze-data2015
IzenburuaZergatik, Jamil?
ArgitaletxeaBooktegi
Ezaugarriak
Genero artistikoaantzezlana eta antzerkia
Hizkuntzaeuskara
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jokin Oregi
Patxo Telleria

Gidoigilea(k)Patxo Telleria
Antzezlea(k)
Argumentu nagusiaimmigrazioa, paralisia eta erailketa

Zergatik, Jamil? Patxo Telleriak idatzitako antzezlana da. Tartean teatroa konpainiak 2015ean produzitu zuen Mikel Martinez eta Eneko Sagardoi aktoreekin, zuzendariak Telleria bera eta Jokin Oregi zirela.[1]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azalpenik gabeko hilketa bat da antzezlanaren trama. Horren azpian pertsonaia bien barruko gatazka dago. Batetik Jamil, magrebiar jatorriko gazte bat (Eneko Sagardoi), ustez elbarritu bat odol hotzez hil duena, ohean zetzan gizagaixo babesgabe bat. Gaztearen “atzerritar”, “etorkin”, “moro” kondizioak herritarren sumindura areagotzen du. Bestetik Xabier, paralisi progresiboak jotako gizona (Mikel Martinez), gaixotasunari orain arte adore eta bizi pozaz aurre egin diona. Ezkondua, emazteak maite izan du, baina ez du jakin (edo ez du jakin nahi izan) senarraren borondatea ulertzen.[2]

Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri du Jamil. Poliziak esan dio ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akabatu duela; duela gutxira arte maitekiro zaintzen zuen gizona zen hori. Bere burua zintzoa dela uste arren, krimenik gorrotagarriena burutu du. Bere buruari galdetzen dio: “Zergatik, Jamil?”

Ez da drama gordin bat, suspense ariketa teatral suspergarri bat sortu du Telleriak. Ikuslearen aurreiritziek, gizartearen aurreiritziek hainbat suposizio eragingo dute, baina gizasemea jator aritzeko gauza da..[3]

« Tartean teatroko komikotasunaren aldeko hautuak nolabaiteko ahanzturan utzi ditu 'Izarretako bitakora', 'Kontrabaxua' eta ia oharkabean igaro zen 'Kaio luma zikina' bezalako obra bikainak (azken hori Carlos Paneraren zuzendaritzapean), baina badirudi 'Zergatik, Jamil?' honekin bide berri bat irekitzen zaiola Mikel Martinezen erregistro dramatikoari eta, berarekin batera, euskaraz sortutako antzerki konbentzionalari. [...] Sagardoi gaztea indar handiz eta beraren merituengatik ari dela sartzen euskarazko antzerkiaren panoraman: urtebeteko epean 'Arkimedesen printzipioa', 'Arren ganbara eta emeen sotoa', 'Amodioaren ziega' eta 'Zergatik, Jamil?' interpretatzen ikusi dugu, eta haietan guztietan jakin izan du kemena eta nortasuna ematen proposamenari. »

—Agus Perez. Berria


Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. tartean.eus. Zergatik, Jamil? • Tartean Teatroa. (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  2. «Zergatik Jamil? — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  3. Perez, Agus. «Jamilen ustekabeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]