Zerzura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zerzura (arabieraz زرزورة) hiri edo oasi mitiko bat da, denbora luzez, zurrumurruaren arabera, Nilo ibaiaren mendebaldean zegoela uste izan zena, Libia edo Egipton. XIII. mendean datatuak dauden idazkietan, "usoa bezain zuria" den hiri bat aipatzen da eta "Hegazti txikien oasia" deitzen zuten.

Berrikiago, europar esploratzaileek espedizioak egin zituzten basamortuan Zerzuraren bila, baina sekula ez zuten arrakastarik izan aurkitzerako orduan. Ralph Bagnold britainiarrak eta Lászlo Almásy hungariarrak, Zerzuraren bila zihoan espedizio bat zuzendu zuten 1929-1930 epean, Ford T eta Steyr kamioiak erabiliz.

Euren espedizioan hiria aurkitu ez arren, partehartzaileek Zerzura Kluba delakoa sortu zuten Wadi Halfako taberna batean, 1930ean itzuli zirenean. Klubeko partaideetako askok adiskidetasuna mantendu zuten, eta horietako batzuk, ofizial bezala borrokatu zuten Britainiar Armadan Bigarren Mundu Gerran Afrikan.

Zerzurari buruzko liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]