Zona supralitoral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zona supralitorala.

Zona supralitorala[1], kostalde eta estuarioetan, marea bizien lerrorik altuenaren gainean dagoen eremua da, erregularki zipriztintzen dena, baina itsasoko urak ez du urperatzen, eta itsasaldi garaiekin bat egiten duten ekaitzetan baino ez da iristen eremu garaietara.[2]

Eremu honetan bizi diren organismoek airearen eraginpean egotearekin, euriaren ur gezarekin, hotzarekin, beroarekin eta lurreko animalien eta itsas hegaztien harrapariarekin ere borrokatu behar dute. Gune honen goialdean, liken multzo ilunak ager daitezke arroken gainean zarakar gisa. Barraskilo mota batzuek, Neritidae eta detrituez elikatzen diren isopodo batzuk, normalean, beheko supralitoralean bizi dira.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
  2. Thurman, H.V.; Trujillo, A.P.. (1993). Essentials of Oceanography. Upper Saddle River, NJ: Prentice Hall, 512 or..
  3. (Ingelesez) Yip, Maricela; Madl, Pierre. (1999). Littoral. Salzburgoko Unibertsitatea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.