Liken

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rhizocarpon sp likena.

Likena (grezieratik λειχἠν, "leiken", "ekzema"[1]) onddo baten (mikobiontea) eta alga baten (gonidio edo fikobiontea) elkarte sinbiotikoaren ondorioz sortutako bizidun konposatua da. Bi osagaien (onddoaren eta algaren) ezaugarrietatik desberdinak diren ezaugarri fisiologiko eta morfologikoak ditu.

Gehienetan onddoa (heterotrofoa) Ascomycota izaten da eta alga (klorofiladuna) zianofizeoa (askotan Nostoc) edo klorofitoa (maiz Trebouxia)[2]. Elkarte hau iraunkorra da eta ugaldu ahal da. Munduan 20 milioi espezie inguru dira.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Likenaren gorputz begetatiboak (taloak) forma desberdinetakoak izan daitezke. Gehienetan likenaren osagai nagusia onddoa denez gero, honek mugatzen du taloaren forma[3]. Morfologiaren arabera, liken mota hauek bereizten dira[4][5]:

  • Legenarduna: alga zelulek eta hifek masa lausoa eta hauts-itxurakoa eratzen dute.
  • Krustazeoa: substratuari estuki itsatsitako zolda bezala hazten dena.
  • Plakoideoa: krustazeoa bezalakoa, baina ertz lobulatuarekin.
  • Eskuamulatua: sendoki teilakaturik dauden ezkata txikiz osaturik dagoena. Taloa irmoki finkaturik egon ohi da substratuari, gutxienez bere azpi-azalaren zati batean.
  • Hostokara: laua eta hostoaren itxurakoa. Gain- eta azpi-azala desberdinak izaten dira. Gain-azala fotosintetizatzailea da eta askotan ugal egiturak dauzka. Azpi-azalean substratuari lotzeko egiturak izaten dira (errizinak, esate baterako).
  • Frutikosoa: zuhaixka-formakoa, hots, gutxi-asko adarkatua. Adar hauek egitura erradiala dute eta tenteak edo zintzilikariak, zilindrikoak edo zapalduak izan daitezke.
  • Konposatua: bi formatako taloa duena. Talo primarioa krustazeoa, eskuamulatua edo hostokara izan daiteke. Talo sekundarioa, berriz, frutikosoa da. Baeomyces eta Cladonia generoetako likenek talo konposatua izaten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Chantal Van halywyn eta Lerond.
  2. F. S. DOBSON (2000): Lichens, an illustrated guide to the British and Irish species. Richmond Publishing Co. Ltd., Slough, UK
  3. Jon LARRAÑAGA: Likenak, poluzio atmosferikoaren salatzaileak Zientzia.net
  4. Lichen Morphology The British Lichen Society. Britishlichensociety.org.uk.
  5. Euskalterm Euskara.euskadi.net

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) James D. Lawrey (1983) - Vulpinic and Pinastric Acids as Lichen Antiherbivore Compounds: Contrary Evidence, The Bryologist, Vol. 86, No. 4 (Winter, 1983), pp. 365-369.
  • (Ingelesez) Red Rim Elk Lichen Poisoning (Xanthoparmelia chlorochroa).
  • (Frantsesez) Christian Souchon (1971) - Les lichens, Collection que sais-je? PUF.
  • (Ingelesez) Sancho LG, de la Torre R, Horneck G, Ascaso C, de Los Rios A, Pintado A, Wierzchos J, Schuster M. Lichens survive in space: results from the 2005 LICHENS experiment. Astrobiology. 2007 Jun;7(3):443-54.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liken Aldatu lotura Wikidatan