Zortearen galleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zortearen galleta.
Zortearen galleta eta barruko mezua.

Zortearen gaileta edo fortune cookie gaileta fin eta kurruskaria da, barruan, labekatzean, paperezko tira bat sartu zaiona. Paper horrek mezua darama ireki duenentzat; mezua profezia zein aholkua izan daiteke. Batzuetan, mezua txantxetakoa izan daiteke: loterian aterako den zenbakia, esaterako, edo etorkizunari lotuta dauden txantxak ("Kontua ez baduzu ordaintzen gorriak pasako dituzu"). Gaileta hauen jatorria Ameriketako Estatu Batuetan dago, bertako Asiako jatetxeetan. Izan ere, turismoaren eraginez, gaur egun jatetxe txinatarretan eta Txinan berean (Hong Kongen eta Pekinen) oso ohikoak bihurtu dira. Horregatik, askoren ustetan, ohitura txinatarra da. Gaur egun, bestetik, Interneten bidez "ziber-gailetak" eskaintzen dira baita ere.[1] [2]

Historia eta jatorria

Antza denez, ohitura San Frantziskon eta Los Angelesen sortu zen. Hipotesi zabalduenaren arabera Makoto Hagiwara Golden Gate Park's Japanese Tea Gardengo sukaldaria izan zen galletaren asmatzailea, 1909an.[3] Dena dela, badira beste hipotesi, esaterako, zenbait tokitan mogol herriaren erasoen aurrean txinatarrek sistema hau asmatu omen zuten ezkuturik haien mezuak zabaltzeko.[4] Dena dela, hipotesi honek, polita izan arren, ez du sinesgarritasun handirik.

Gaileten barruan aurkitzen diren mezuak oso zabalak dira eta interpretazio asko izan ditzakete. Hona hemen adibide batzuk:

  • "Zure indar guztiez zure ametsei ekin"
  • "Bikotekidearengandik laster berri zoriontsuak jasoko dituzu"
  • "Munduari erakutsi egin ahal dezakezuna"
Gaileta barruko mezu bat.

Iragarpen horiek, jakina, ez dute inongo oinarririk.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zortearen galleta Aldatu lotura Wikidatan