Zumetaren mural zeramikoa

Koordenatuak: 43°16′15″N 2°03′01″W / 43.2708858°N 2.0501947°W / 43.2708858; -2.0501947
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zumetaren mural zeramikoa
Jatorria
Sortzailea(k)Jose Luis Zumeta
Sorrera-urtea1973
Ezaugarriak
Materiala(k)Zeramika
Dimentsioak9 (altuera) × 16 (zabalera) m
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUsurbil
Koordenatuak43°16′15″N 2°03′01″W / 43.2708858°N 2.0501947°W / 43.2708858; -2.0501947
Map

Zumetaren mural zeramikoa Usurbilgo frontoiaren atzeko aldean Jose Luis Zumetak egindako dimentsio handiko mural bat da, zeramikaz eginda. 1973an jarri zuen kolore biziko mural hau bertan eta bere bizitzan zehar egindako zeramikazko muralen artean mantentzen den bakarra da.

Zumetak ez zuen zeramikaren inguruko ezagutzarik, eta kuadranteen bidez joan zen osatzen, baina ez zuen amaitzea lortu ustekabeak zirela eta. Amaierako zatiak beste zeramista batek jarri zituen, bere marrazkietan oinarrituta[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ibilbidea – Harria Hitz. (Noiz kontsultatua: 2020-10-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]