Édouard Ducéré

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:23, 25 urtarrila 2016
Édouard Ducéré
Datu pertsonalak
Izen osoa Étienne-Édouard Ducéré
Jaio 1849ko uztailaren 22a
Port-Neuf karrika, Baiona ( Lapurdi)
Hil 1910eko abuztuaren 13a
Faures karrika, Baiona ( Lapurdi)

Étienne-Édouard Ducéré (Baiona, 1849ko uztailaren 22a - ibidem., 1910eko abuztuaren 13a) euskal erlojugile, liburuzain eta artxibozaina izan zen[1].

Aita Pierre-Romain Ducéré erlojugilea eta ama Sophie Lecussan zituen. Aitaren profesioa ikasteaz gain, arabiera, hebreera eta euskara ere ikasi zituen. 1870ean, Le Havren armadarako lan egin zuen jaioterrira itzuli baino lehen.

1879an Société des Sciences et Arts de Bayonne elkartean sartu eta hurrengo urtean idazkari izendatu zuten, baita hiriko liburuzaina ere.

Baionako historiari buruzko hainbat lan idatzi zituen, tartean sei liburuki zituen Histoire toponymique et anecdotique des rues de Bayonne.

Erreferentziak

  1. Jean Baptiste Daranatz, Édouard Ducéré


Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.