Edukira joan

Aloha Poké: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulu berria
(Ez dago alderik)

07:19, 19 azaroa 2020ko berrikusketa

Aloha Poké
MotaPribatua
SektoreaGastronomia
SorreraMadril
Sortzailea2016
Irabaziak5,2 milioi euro (2019)
WebguneaAloha Poké

Aloha Poké jatetxeen frankizia espainiar bat da, Hawaiiko poke plater tradizionalen espezializatuta dagoena. Egoitza nagusia Madrilen du eta beste hiri batzuetan ere baditu establezimenduak, hala nola Bartzelonan, Valentzian, Bilbon, Ibizan, Vigon eta Iruñean.[1]

Historia

Madrilen dagoen Aloha Poké baten argazki bat

Konpainia 2016. urtean sortu zuten Carlos Ortiz de Lucas-Baquerok eta Guillermo Fuente Gilek, eta 2017an beraien lehen jatetxea ireki zuten Chuecako auzoan, Madrilen.[1] Hori dela eta, Hawaiiko poke plater tradizionalean espezializatutako lehen jatetxea bihurtu zen Espainian.[1] 2018ko abuztuan, bigarren establezimendua inauguratu zuen, eta Espainiako poke jatetxeen lehen frankizia sortu zuen.[2] Urte horren amaieran, konpainiak 2,4 milioi euroko fakturazioa lortu zuen, hiru frankiziekin eta Madrilen bi lokalekin.[3][4]

2019an, enpresak bost lokal berri inauguratu zituen Espainiako hiriburuan,[5] eta Bartzelonan,[6] Valentzian, Bilbon,[7] Ibizan eta Terrassan beraien presentzia handitu zuten; hamarkada amaitzean, 14 jatetxe eta 5,2 milioi euro fakturatu zituen.[8] Urte horretan bertan, konpainiak azido polilaktikoa edo PLA erabiltzea ezarri zuen bere ontzi edo bowletan, material biodegradagarri bat, plastiko tradizionalaren ordez.[9][10]

2020an, konpainiak bi lokal berri ireki zituen Madrilen,[11] eta, baita ere, puntu berriak Vigon, Iruñean,[12] Gironan, Mallorcan,[13] Zaragozan[14] eta Kanaria Handian.[15]

Sariak eta aintzatespenak

Enpresak Grupo Pelmeneko Hot Concepts saria jaso zuen 2019an, zerbitzu azkarraren kategorian, 2019ko uztailaren 4an Madrileko Goya Antzokian egindako zeremonian.[16][17][18] 2020ko maiatzean, enpresa Marketineko Sari Nazionaletako finalisten artean iragarri zen, Startup eta ETEen kategorian.[19]

Jatetxeak

Hiria Jatetxe kopurua
Madril 11
Bartzelona 2
Valentzia 1
Bilbo 1
Ibiza 1
Mallorca 1
Vigo 1
Iruñea 1
Girona 1
Kanaria Handia 1
Zaragoza 1

Erreferentziak

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Aloha Poké, la cadena de restaurantes pionera en importar la fiebre por la comida hawaiana a España» ABC 2020-01-26 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Guillermo Fuente, CEO de Aloha Poké» Mahou - Rentabilibar (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Aloha Poké cierra 2018 con ventas de 2,4 millones y prevé alcanzar los 30 locales en 2020» www.europapress.es 2018-12-12 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Aloha Poké supera en 1,15 millones de euros sus previsiones para 18 meses» Marca.com 2018-12-10 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  5. (Gaztelaniaz) «La Franquicia Aloha Poke abre su décimo restaurante en Madrid» 100 Franquicias (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  6. (Gaztelaniaz) «Aloha Poké abre su primer restaurante en Barcelona» Restauración News 2019-09-17 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  7. (Gaztelaniaz) «Aloha Poké se estrena en el País Vasco al abrir en Bilbao» Restauración News 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  8. (Gaztelaniaz) «Aloha Poké alcanza su objetivo al duplicar su facturación en 2019 y superar los cinco millones» Europa Press 2020-01-14 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  9. (Gaztelaniaz) «La franquicia de restaurantes Aloha Poké cambia el plástico de sus 'bowls' por materiales biodegradables» La Vanguardia 2019-08-05 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  10. (Gaztelaniaz) «Aloha Poké retira los bowls desechables de todos sus locales» Confidencial Digital 2020-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  11. (Gaztelaniaz) «Aloha Poké inaugura en Madrid su establecimiento número 16» Restauración News 2020-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  12. (Gaztelaniaz) «Llega a Vigo la mesa para doce comensales desconocidos» La Voz de Galicia 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  13. (Gaztelaniaz) «Aloha Poké desembarca en Mallorca» Revista Hostelería (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  14. (Gaztelaniaz) «Aloha Poké llega a Zaragoza» Emprendedores.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  15. (Gaztelaniaz) Vallano, Ricardo. «Aloha Poké llega a Canarias» Alimarket (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  16. (Gaztelaniaz) «La restauración vivió la noche mágica de los Hot Concepts» Restauración News 2019-07-05 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  17. (Gaztelaniaz) Gomez, Alicia. (). «Los Premios Hot Concepts ya tienen ganadores» Actual Gastro (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  18. (Gaztelaniaz) «Descubre a los finalistas de los Hot Concepts en Restauración en Hoteles» TecnoHotel 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).
  19. (Gaztelaniaz) «Estos son los finalistas de los Premios Nacionales de Marketing 2020» Dircomfidencial 2020-06-08 (Noiz kontsultatua: 2020-11-19).

Kanpo estekak