¡Así, así, así gana el Madrid!

Wikipedia, Entziklopedia askea

¡Así, así, así gana el Madrid![1], euskaraz «Horrela, horrela, horrela irabazten du Madrilek», gaztelaniazko goiburu bat da, Real Madril futbol taldearen aurka jokatzen duenean beste futbol taldeko zaletuek kantatu ohi dutena, bereziki Real Madril futbol taldeak, zaletuen iritziz, azpikeria eta joko zikina baliatu eta epaileen laguntza jasotzen duenean. Goiburua 1979ko azaroaren 25ean El Molinón estadioan Sporting de Gijón futbol taldeak Real Madril taldearen aurka jokatutako partiduan sortu zen, partidua hasi eta berehala Real Madrileko jokalari zenbaitek partiduan zehar beste taldeko jokalarien aurka emandako ostiko eta jipoiak direla eta. Geroztik, antimadridismoaren goiburua bilakatu eta Espainia osoko estadioetan kantatzen du afizioak Real Madril bertaratzen denean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]