Real Madril

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Real Madrid C.F.
Ezizena(k) Merengeak
Sorrera 1902ko martxoaren 6a (116 urte)
Futbol zelaia Santiago Bernabeu
(edukiera: 80.354 lagun)
Presidentea Espainia Florentino Pérez
Entrenatzailea Argentina Santiago Solari
Liga La Liga
2017-18 Lehen maila, 3.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
3. koloreak
1905eko Errege Kopako txapeldun, Real Madrilen lehenengo titulua.
Txapeldunen Ligan Bayern Munichen aurkako gola ospatzen, 2007an.
Txapeldunen Ligako partida AC Milanen aurka, 2010ean.
Atlético de Madriden aurkako derbia, 2013an.
Cristiano Ronaldoren jokaldia Valenciaren aurkako partida.

Real Madril (gaztelaniaz: Real Madrid) Madrilgo kirol elkarte bat da, batik bat futbol arloarengatik ezaguna. Izan ere, FIFAk XX. mendeko klub hoberena izendatu zuen. Txapeldunen Liga 10 aldiz eta Espainiako liga 32 aldiz irabazi dituelarik, bi txapelketetan Real Madrilek ditu titulu gehien, alde handiz.

Goitizenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen goitizen zaharrenak los merengues (merengeak) edo los blancos (zuriak) izan dira, uniformeko kolore zuria dela eta. 1970eko hamarkadan, halere, los vikingos (bikingoak) izenak ospea lortu zuen, batez ere Ultras Sur taldeko zaleen artean, Europako iparraldeko jokalariak hartzeko ohiturarengatik.

Azken boladan, batez ere Florentino Perez klubeko agintean zegoelarik, los galácticos (galaktikoak) ezizena arrakastatsu bihurtu da, nazioarteko izarrak baino ez baitzituzten fitxatzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Institución Libre de Enseñanzako ikasle batzuek 1897an Foot Ball Sky taldea sortu zuten, Madrilgo lehenengo futbol taldea izan zena. 1901ean bertako jokalari batzuek Juan Padrós eta Carlos Padrós anai katalanen proiektu berri batean parte hartuko zuten Madrid Foot Ball Club taldea sortuz. Hau 1902ko martxoaren 6an izan zen. Lehenengo urte hartakoa du lehenengo garaipena ere, Copa de la Gran Peña txapelketa hain zuzen ere. 1904ean FIFAren sortzaileetako bat izan zen. 1905 eta 1908 arteko lau Kopak jarraian irabazi zituen.

Gerra aurreko garaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo kopa ordea ez zen 1917 arte iritsi. 1920an Alfontso XIII.a Espainiakoak Errege titulua eman zion eta ordutik aurrera Real Madrid izenaz ezagutu izan da. Hala ere kirol emaitzak ez ziren onak izan eta 1932 arte itxaron behar izan zuen sortu berria zen Liga irabazteko. Kopa ere 1934ean irabazi zuen berriz.

Bernabeu eta Di Stefano[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra izan zen bitartean ez zen futbol txapelketarik izan. Gerra bukatzean ordea taldeko jokalari onenak zirenak falta zituenez kanpoko jokalariak fitxatu zituen. 1943an Santiago Bernabeu jokalari eta entrenatzaile ohia presidente izendatua izan zen. 1946 eta 1947ko Kopak irabazi zituen baina 1948an ia bigarren mailara jaitsi zen.

1952ko martxoaren 6an taldearen 50. urteurrena ospatzeko, Kolonbiako Millonarios Fútbol Club taldearen aurkako partidua antolatu zen. Madrildarrek galdu egin zuten baina talde kolonbiarreko izarra zen Alfredo Di Stefano argentinarra fitxatu zuten hurrengo denboraldirako. Francisco Gento kantabriarra ere ekarri zuten Racing de Santander taldetik. Orduan hasi zen Real Madrilen "urrezko aroa". 1950 eta 1960ko hamarkadetan Espainiako 12 liga eta 2 kopa irabazteaz gain, sei aldiz irabazi zuen Europako Kopa, bai eta Kontinente arteko lehenengo Futbol Kopa ere. Europako lehen bost kopa tituluak jarraian irabazi zituenez, koparen beraren jabetza (garaikurrarena, alegia) bereganatu zuen.

1970eko hamarkadan ere tituluak irabazten jarraitu zuen, baina Espainiako txapelketatan bakarrik. Horrela, beste 6 liga eta 3 kopa jaso zituen, 1980ra bitartean.

La quinta del Buitre[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkada euskal taldeen nagusitasunarekin hasi zen. 1984ean bigarren taldea zen Castilla C.F.-k Bigarren Mailako txapelketa irabazi zuen. Bertan jokatzen zuen jokalari belaunaldiari la quinta del Buitre ezizena eman zitzaion, Emilio Butragueño baitzen guztien buru. Belaunaldi berri hari Hugo Sanchez mexikarra gehitu eta 1985/1986 denboraldian hasita bost liga jarraian irabazi zituen. Madrildarren nahia belaunaldi honekin Europako Kopa berriz irabaztea bazen ere, ez zuten halakorik lortu. Hala ere UEFA Kopa bi eraman zituzten.

Galaktikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadaren bukaera aldean aldaketa handiak izan ziren plantilan eta 1997-98 denboraldian azkenik lortu zuten Europako Kopa irabaztea Jupp Heynckes entrenatzaile zela. Hurrengo urtean bigarren Kontinente arteko Kopa irabazi zuen eta 2000 urtean berriz ere Europako Kopa, oraingoan Vicente del Bosque zen entrenatzailea.

2000ko uztailaren 16an Florentino Perez presidente hautatu zuten eta honek fitxaje handiak egin zituen: Zidane, Figo, Ronaldo eta Beckham "lau galaktikoak" ezizenaz bataiatu ziren. Hauekin batera etxekoak ziren Raul, Guti eta Iker Casillas bezalako jokalariak zeuden. Hauek ere lortu zuten bederatzigarren Europako Kopa, bai eta hirugarren Kontinente arteko Kopa ere.

2006tik aurrera ordea Bartzelona nagusituz joan zitzaion eta honi aurre egiteko Florentino Perezek berriz hauteskundeak irabazi eta bigarren garai galaktikoa abiarazi zuen, oraingoan Cristiano Ronaldo izanik izar nagusia eta José Mourinho entrenatzailea. Bi taldeen arteko fitxaketa lehia horrek Espainiako Ligako beste taldeekiko diferentzia izugarriak egotea ekarri zuen. Hiru urtetan Bartzelonaren atzetik bigarren izan ondoren 2011-12 denboraldian liga irabaztea lortu zuen, gainera puntuen errekorra ezarriz, 100 puntutara iritsi baitzen. Hau izan zen Mourinhoren garaipen bakarra, ez baitzuen Txapeldunen Liga irabazterik lortu, bi aldiz finalerdietara iritsi arren. 2012-13 denboraldia bereziki txarra izan zen eta ez zuen titulu bakar bat eskuratu.

2013-14 urtea bikaina izan da, Ligan 3. egin arren, Errege Kopa eta Txapeldunen Liga irabazi baititu[1]. Urtea borobiltzeko bere aurreneko Kluben arteko Munduko Kopa irabazi du. 2015 urtea aldiz eskasa, ez baitu ez Ligarik ez Koparik eskuratu eta Txapeldunen Ligako final erdietan Juventusek kanporatu baitu. Jaso duen sari bakarra Cristiano Ronaldoren Pichichi saria izan da.

2015-16 denboraldia makal hasi zuen. Kopatik lehenengo kanporaketan izandako akats administratiboak bota zuen eta liga erdialdera liderretik 12 puntutara ere egon zen, baina bukaeran errekuperatu eta Liga irabaztear egon zen, eta hori gutxi balitz Txapeldunen Liga irabaztea lortu zuen hamaikagarren aldiz, aurrekoan bezela Atlético Madrilen aurka. 2016-17 sasoia ere bikain hasi zuen Munduko Kluben Kopa irabaziz eta denboraldiaren bukaeran Liga eta Txapeldunen Liga irabazi zituen. Dagoeneko Europako 12 Kopa lortu ditu, azken lau urtetan hiru. 2017-18an Ligan ez da batere ondo ibili baina Txapeldunen Liga irabazi du hirugarren aldiz jarraian.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol partidak jokatzen hasi zirenean jokalariek alkandora eta prakak kendu eta barneko arropa zuriarekin jokatu ohi zuten. Taldeak bereizteko kolorezko banda bat ezarri ohi zuten baina jokatzen ari zirela banda hori galdu egiten zenez talde gehienek koloreak erabiltzea erabaki zuten. Real Madridek kolore zuriekin jokatzea erabaki zuen, baina hasieran partida arruntetan galtza urdinak erabili zituen, ez hala partida garrantzitsutan. 1903an partida guztietarako zuriz jokatzea erabaki zuten.

1925-26an galtza beltzak hartu zituen Ingalaterrako Corinthian Football Club-en gisara, garai hartan futbol politena egiten zuen taldea kontsideraturik baitzegoen. Uniforme honek ere denboraldi bakarra iraun zuen.

Ordutik aurrera kirol etxe desberdinen diseinuaren araberako desberdintasunak izan ditu, beti ere elastiko eta galtza zuriak errespetatuz.

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1902-1911
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1902 arruntak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1911-1925
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1925-1926
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1926-1952
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1952-tik

Etxeko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019

Kanpoko uniformearen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019

2018/2019 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko irailaren 1a

Zbk. Postua Jokalaria
1 Costa Rica ATE Keylor Navas
2 Espainia ATZ Dani Carvajal
3 Espainia ATZ Jesús Vallejo
4 Espainia ATZ Sergio Ramos
5 Frantzia ATZ Raphaël Varane
6 Espainia ATZ Nacho
7 Dominikar Errepublika AUR Mariano Díaz
8 Alemania ERD Toni Kroos
9 Frantzia AUR Karim Benzema
10 Kroazia ERD Luka Modrić
11 Gales AUR Gareth Bale
12 Brasil ATZ Marcelo
13 Katalunia ATE Kiko Casilla
Zbk. Postua Jokalaria
14 Brasil ERD Casemiro
15 Uruguai ERD Fede Valverde
17 Galizia AUR Lucas Vázquez
18 Espainia ERD Marcos Llorente
19 Euskal Herria ATZ Álvaro Odriozola
20 Espainia ERD Marco Asensio
22 Espainia ERD Isco
23 Espainia ATZ Sergio Reguilón
24 Espainia ERD Dani Ceballos
25 Belgika ATE Thibaut Courtois
28 Brasil AUR Vinícius Júnior
30 Frantzia ATE Luca Zidane

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 64[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931/32, 1932/33, 1953/1954, 1954/1955, 1956/1957, 1957/1958, 1960/61, 1961/62, 1962/63, 1963/64, 1964/65, 1966/67, 1967/68, 1968/69, 1971/72, 1974/75, 1975/76, 1977/78, 1978/79, 1979/80, 1985/86, 1986/87, 1987/88, 1988/89, 1989/90, 1994/95, 1996/97, 2000/01, 2002/03, 2006/07, 2007/08, 2011/12, 2016/17

1905, 1906, 1907, 1908, 1917, 1934, 1936, 1946, 1947, 1962, 1970, 1974, 1975, 1980, 1982, 1989, 1993, 2011, 2014

1988, 1989, 1990, 1993, 1997, 2001, 2003, 2008, 2012, 2017

1985

1947

Nazioarteko txapelketak: 28[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960, 1998, 2002

2014, 2016, 2017

1955/56, 1956/57, 1957/58, 1958/59, 1959/60, 1965/66, 1997/98, 1999/00, 2001/02, 2013/14, 2015/16, 2016/17, 2017/18

finalista 1971 eta 1983an

2002, 2014, 2016, 2017

1984/85, 1985/86

1953, 1955

1952, 1956

1994

Lagunartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949, 1953, 1966, 1976, 1978, 1979, 1980, 1994, 2013

1970, 1984, 1989

1958, 1959, 1960, 1966, 1970, 1982

Jokaturiko nazioarteko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa
eta
FIFA Kluben arteko Kopa
1960 Real Madril 0-0 , 5-1 Uruguai CA Peñarol
1966 Uruguai CA Peñarol 2-0 , 2-0 Real Madril
1998 Real Madril 2-1 Brasil CR Vasco da Gama
2000 Argentina Boca Juniors 2-1 Real Madril
2002 Real Madril 2-0 Paraguai Club Olimpia
2014 Real Madril 2-0 Argentina San Lorenzo de Almagro
2016 Real Madril 4-2 (luz) Japonia Kashima Antlers
2017 Real Madril 1-0 Brasil Grêmio Porto Alegre
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1955-56 Real Madril 4-3 Frantzia Stade de Reims Paris
1956-57 Real Madril 2-0 Italia ACF Fiorentina Madril
1957-58 Real Madril 3-2 Italia AC Milan Brusela
1958-59 Real Madril 2-0 Frantzia Stade de Reims Stuttgart
1959-60 Real Madril 7-3 Alemania Eintracht Frankfurt Glasgow
1961-62 Portugal SL Benfica 5-3 Real Madril Amsterdam
1963-64 Italia FC Internazionale 3-1 Real Madril Viena
1965-66 Real Madril 2-1 Jugoslavia Partizan Belgrad Brusela
1980-81 Ingalaterra Liverpool FC 1-0 Real Madril Paris
1997-98 Real Madril 1-0 Italia Juventus FC Amsterdam
1999-00 Real Madril 3-0 Espainia València CF Saint-Denis
2001-02 Real Madril 2-1 Alemania Bayer Leverkusen Glasgow
2013-14 Real Madril 4-1 (luz) Espainia Atlético de Madrid Lisboa
2015-16 Real Madril 1-1 (pen:5-3) Espainia Atlético de Madrid Milan
2016-17 Real Madril 4-1 Italia Juventus FC Cardiff
2017-18 Real Madril 3-1 Ingalaterra Liverpool FC Kiev
Europako Superkopa 1998 Ingalaterra Chelsea FC 1-0 Real Madril
2000 Turkia Galatasaray SK 2-1 (luz) Real Madril
2002 Real Madril 3-1 Herbehereak Feyenoord Rotterdam
2014 Real Madril 2-0 Espainia Sevilla FC
2016 Real Madril 3-2 Espainia Sevilla FC
2017 Real Madril 2-1 Ingalaterra Manchester United FC
2018 Espainia Atlético Madril 4-2 Real Madril
UEFA Kopa eta
Europa League
1984-85 Real Madril 3-0, 0-1 Hungaria Videoton
1985-86 Real Madril 5-1, 2-0 Alemania 1. FC Köln
Europako Errekopa 1970-71 Ingalaterra Chelsea FC 1-1, 2-1 Real Madril
1982-83 Eskozia Aberdeen FC 2-1 Real Madril

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa Eur. Superkopa Mundua
1999-2000 5.a 1/2 1.a (Txapeldunen Liga) 2.a
2000-01 1.a 1/32 1.a 1/2 (Txapeldunen Liga) 2.a
2001-02 3.a 2.a 1.a (Txapeldunen Liga) 1.a
2002-03 1.a 1/4 1.a 1/2 (Txapeldunen Liga) 1.a
2003-04 4.a 2.a 1/4 (Txapeldunen Liga)
2004-05 2.a 1/8 1/8 (Txapeldunen Liga)
2005-06 2.a 1/2 1/8 (Txapeldunen Liga)
2006-07 1.a 1/8 2.a 1/8 (Txapeldunen Liga)
2007-08 1.a 1/8 1.a 1/8 (Txapeldunen Liga)
2008-09 2.a 1/16 1/8 (Txapeldunen Liga)
2009-10 2.a 1/16 1/8 (Txapeldunen Liga)
2010-11 2.a 1.a 2.a 1/2 (Txapeldunen Liga)
2011-12 1.a 1/4 1.a 1/2 (Txapeldunen Liga)
2012-13 2.a 2.a 1/2 (Txapeldunen Liga)
2013-14 3.a 1.a 2.a 1.a (Txapeldunen Liga) 1.a
2014-15 2.a 1/8 1/2 (Txapeldunen Liga) 1.a
2015-16 2.a 1/16 1.a (Txapeldunen Liga) 1.a
2016-17 1.a 1/4 1.a 1.a (Txapeldunen Liga) 1.a 1.a
2017-18 3.a 1/4 1.a (Txapeldunen Liga) 2.a 1.a

Beste sekzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrobia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

De las glorias deportivas,
que campean por España,
va el Madrid con su bandera,
limpia y blanca que no empaña.
Club castizo y generoso,
todo nervio y corazón.
Veteranos y noveles,
veteranos y noveles,
miran siempre tus laureles
con respeto y emoción.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
Noble y bélico adalid,
caballero del honor.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
A triunfar en buena lid,
defendiendo tu color.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!, Hala Madrid!
Enemigo en la contienda,
cuando pierde da la mano
sin envidias ni rencores,
como bueno y fiel hermano.
Los domingos por la tarde,
caminando a Chamartín,
las mocitas madrileñas,
las mocitas madrileñas
van alegres y risueñas
porque hoy juega su Madrid.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
Noble y bélico adalid,
caballero del honor.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!
A triunfar en buena lid,
defendiendo tu color.
¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!, ¡Hala Madrid!

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Real Madril Aldatu lotura Wikidatan
2018-19 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Eibar | Espanyol | Getafe | Girona
Huesca | Leganés | Levante | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Vila-real