África Pedraza Molina

Wikipedia, Entziklopedia askea
África Pedraza Molina

Bizitza
JaiotzaCeuta1925eko azaroaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLucena (Kordoba)2022ko uztailaren 17a (96 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Afrika Pedraza Molina (Ceuta, 1925eko azaroaren 23aLucena, 2022ko uztailaren 17a) Espainiako akademikoa, idazlea eta kazetaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ceutan jaio zen, baina Lucenan eta Kordoban bizi izan zen. Bere aita, kordobarra eta militarra, Ceutara joan zen eta horrek Pedraza hiri hartan jaiotzea ekarri zuen. Lau urte zituela hil zen haren ama, bizitza osorako markatu zuen gertaera. Aita Afrikatik penintsulara aldatu zenez, Espainiako hainbat hiritan bizi izan zen. Batxilergoan idazle izateko bokazioa garatzen hasi zen.[1]

Ibilbide literarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Africa Pedraza Molinak literatura-genero guztiak landu zituen, bereziki kontakizun laburra eta poesia. Bertako, Espainiako eta Hispanoamerikako prentsan kolaboratzaile izan zen.[1]

1965ean, Kordobako Zientzia, Letra Eder eta Arte Nobleen Errege Akademiako kide izan zen lehen emakumea eta zerrenda osoko seigarrena.[2] Kordobako Ateneoko kidea izan zen.[1]

Wallada literatura-elkarteko presidente izan zen 1987az geroztik, hogeita hamar urtez. Hasieran, elkartea emakumezkoa baino ez zen, baina eratu eta gutxira, Pedrazak taldea misto bihurtu zuen. Wallada aldizkariaren zuzendaritza mantendu zuen.[3]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Epistolario Valeriano (1967)
  • Erisana (1969)
  • Anaquel de imágenes (1972)
  • Crisol de amor (1991)
  • A orillas del Guadalquivir (1994)
  • Brisas de alma inquieta (1999)

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1988an, Lucenako festetako Araceliko Ama Birjinaren lehen emakume pregoilaria izan zen.[4]
  • 2019an, Lucenako Literatura Ondarearen Jardunaldiak eskaini zizkioten, generoaren ikuspegitik.[5]
  • 2019an omenaldi-plaka bat jarri zen Lucena herriko bere etxean, El Peso kalean.[4]
  • Kordobako Lucena udalerrian kale bat bere izenarekin dauka.[6]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Álvarezekin ezkondu zen eta harekin bost seme-alaba izan zituen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]