Ángela Ponce

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ángela Ponce
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁngela María Ponce Camacho
JaiotzaPilas1991ko urtarrilaren 18a (33 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakedertasun lehiaketan parte-hartzailea eta modeloa
Pisua58 kilogramo
Altuera177 zentimetro

IMDB: nm10186017 Instagram: angelaponceofficial Edit the value on Wikidata

Ángela María Ponce Camacho (Sevilla, Espainia, 1991ko urtarrilaren 18a) espainiar modeloa da. 2018ko Miss Unibertso Espainia da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillan sortu zen. Bere genero-nortasunarekin bat ez zetorren gizonezko gorputzarekin jaio bazen ere, bere burua emakumetzat izan du hiru urte zituenetik. 2014ko apirilean sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.[1]

Modelo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Miss Cadiz edertasun-lehiaketa irabazi zuen.[2] Hala ere, ezin izan zuen Miss Espainia lehiaketan parte hartu Miss World lehiaketak ez zuelako onartzen emakume transgeneroen parte hartzea.

Etsi beharrean, bere burua prestatzeari ekin zion Miss Unibertso lehiaketaren hautatze-prozesurako eta azkenean bere helburua lortu zuen. Izan ere, 2018ko ekainaren 29an Miss Unibertso Espainia edertasun-lehiaketa irabazi zuen, eta ondorioz nazioarteko Miss Unibertso lehiaketara Espainiako lehiakide joango da. Horrenbestez Miss Unibertson lehiatuko den lehen emakume transgeneroa izango da.[3]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria
2018 Miss Unibertso Espainia
2015 Miss Cadiz

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Camacho, Julia. (2015eko urriaren 23a). «Ángela Ponce, una miss transgresora» El Periodico (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 30a).
  2. (Gaztelaniaz) Ybarra, Pedro. (2018ko ekainaren 28a). «Una sevillana, primera trans española que aspira a la corona de Miss Universo» ABC (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 30a).
  3. (Gaztelaniaz) García, A.; Ybarra, P. (2018ko ekainaren 30a). «La modelo trans sevillana Ángela Ponce representará a España en Miss Universo» ABC (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 30a).