Edukira joan

Ánxela Loureiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ánxela Loureiro

(2008)
Bizitza
JaiotzaFerrol, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Galizia
Familia
Ezkontidea(k)Guillermo Llorca (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta idazlea

Ánxela Loureiro Fernández (Ferrol, Galizia, 1956) haur eta gazte literaturako idazlea da. Hainbat literatura-genero lantzen ditu: antzerkia, eleberria, poesia eta zinema-gidoia. Ferrolgo ikastetxe eta institutuetan eta Prestakuntza eta Baliabide Zentroan irakasle jardun du.[1][2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olloǃ Hai lurpios na horta izeneko lanarekin hasi zen haurrentzako antzerki idazle lanetan. Ateneo Ferroláneko Haur Antzerkiko 1. Saria lortu zuen, eta 1980an Galizia osoan antzeztu zen.[3]Antzerki-lanak idazten jarraitu zuen arren, batzuetan Kultura Kontseilaritzaren sorkuntzarako laguntzei esker, bere sormena beste genero batzuetara zabaldu zuen, hala nola poesiara edo nobelara.

Haren poesia musikarekin lotu ohi da, abesti ugari idatzi baitzituen, eta, horien bidez, hainbat sari lortu zituen Cantareliña lehiaketan (San Sadurniño), eta hainbat argitalpen eta diskotan parte hartu zuen.[4]

Bere lehen narrazio-liburua Viaxe de ida e volta (joan-etorriko bidaia) izan zen 1996. urtean. Ondoren, Laia a nena da illa (Laia uharteko neskatoa), Camiño perigoso (Bide arriskutsua), Edicións Xeraisen Merlín sariaren azken bi finalistak hainbat deialditan) eta Ota quere voar (Otak hegan egin nahi du) argitaratu zituen, eta Lecturas eta Frei Martín Sarmiento sariak jaso zituen.[5] 2018an Choiva de ras (igel-euria) argitaratu zuen.

Azken urteetan, zinemaren munduan murgildu zen, eta, horretarako, hainbat zinema-gidoi idatzi zituen haurtzarora zuzenduak: Pica-pica circus, plastilinazko gidoi luzea Lua films ekoiztetxearentzat; E por que II, animazioko film laburren 26 gidoi, ariketa fisikoa eta elikadura osasungarria gaitzat dituztenak; eta Bruxarias (Brujerías) 2015ean, animaziozko film luzeen gidoia Continental Producciones ekoiztetxearentzat, 2017ko Platino sarietan animaziozko film onenerako izendatua.[6][7]

Musikarekiko zaletasunak bultzatuta, hainbat musika taldetan parte hartu zuen eta Ledicia (Poztasuna) bezalako haurrentzako abesbatzak zuzendu zituen.[8] Saraibas folk taldeko kide izan zen, Galiziako eta Europako hainbat agertokitan aritu zen eta hainbat disko grabatu zituen ahots bakarlari, perkusio tresnak eta musika moldaketak erabiliz.[9][10][11]

Irakasle gisa duen lanbidearen ondorioz, hainbat hezkuntza-forotako ponentzia eta tailerretan parte hartzen du, artikuluak aldizkari didaktikoetan idazten ditu, testuliburuak egiten parte hartzen du edo irakasleentzako liburuak argitaratzen ditu, hala nola Canción para o ano (Urterako abestia). Bertan, musika herrikoia ikasgeletan erabiltzera gonbidatzen du. Hezkuntzaren arloan, gainera, musika joko tradizionalak berreskuratzea bultzatzen du eta ikasgeletan sozializatzeko elementu gisa sartzea defendatzen du.

Bere lan osoan interes berezia erakusten du elkartasunaren, adiskidetasunaren, berdintasunaren eta askatasunaren balioak nabarmentzeko. Bere hizkuntza, beti, hezkidetza da.

2019ko martxoan, Voces da memoria con ollos ollos de muller liburua aurkeztu zuen, 1970-1977 aldiko emakume borrokalariei Ferrolen ikusgarritasuna emateko eta askatasun demokratikoak konkistatzeko egindako ekarpena erakusteko.[1]

« A elas, ás que estando presentes son ignoradas,

ás que sendo solidarias non levan premios, ás que protagonizando non aparecen nos créditos, ás que arriscando a súa vida non son heroínas. A elas, ás que escribiron unha páxina da nosa historia en Ferrol. Ás mulleres do 72. Á miña nai e á miña irmá por ser parte deste relato.

»

Ánxela Loureiro Fernándezen eskaintza "Voces da memoria con ollos de muller" lanean

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elkarrizketa Emilio Calatayud-ekin. Una oportunidad para la convivencia Revista IDEA n aldizkarian.13.
  • Cristina Almeida. IDEA aldizkariaren 14. zenbakian A importancia de educar en igualdade
  • Nélida Zaitegi. A voz do diálogo. Revista IDEA n.15.

Liburuak[12][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrentzako antzerkia

  • Olloǃ Hay lurpios na horta. 1978.

Haur eta gazteentzako eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Viaxe de ida e volta. Edicións Xerais,1996.
  • Laia, a nena da illa. Edicións Xerais. 1998 (Finalista do Premio Merlín)
  • Camiño perigoso. Edicións Xerais, 2002 (Finalista do Premio Merlín 2002)
  • Ota, quere voar. Edicións Xerais, 2003 (Premio Lecturas Galix 2005 e Premio Literario Frei Martín Sarmiento 2005)
  • Choiva de ras. Edicións Xerais, 2018.

Liburu didaktikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cancións para o ano. Xerais edizioak. 1995. (Irakasleentzako testuak, partiturak eta jarduera didaktikoak)
  • José Fontenla Leal un dinamizador do galeguismo. Ferrolgo Concello (Unitate didaktikoa)

Testuliburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nobelos de papel Ediciones Generales testu-liburu globalizatuaren egilekidea.
  • Ediciones S.M.-ko Música 3 , Música 4, Música 5 eta Música 6 liburuen kolaboratzailea.

Liburu partekatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A fábrica de soños, E dixo o corvo liburuan Edicións Junta de Galicia.
  • Andrea Chapapote, Contos de circo, cronopios e avións liburu kolektiboan. 2005eko Galiziako Xuntaren argitalpena

Beste liburu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Voces da memoria con ollos de muller. Ferrolgo udala, 2019

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A buxaina brincadeira, Ris pun chis e Quen son? nos cadernos de Cantareliña II, III eta VII hurrenez hurren.
  • A caracola, Pasan coches polas rúas, A castaña, Sol do outono, Os meus ollos, Estrela na noite, Nace unha planta, Noite de San Xoan, Facendo o disfrace, Despertar no galiñeiro, Arco da Vella, Son ecoloxista, O maio letras das cancións recollidas no libro As nosas cancións I e II de Edicións Música para todos.

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Camino Longo. Saraibas folk taldea. (Ahotsa, perkusioa eta moldaketak).
  • Cancións para o ano. Granizos Folk taldea. (Koordinazioa, ahotsa, perkusioa eta konponketak).
  • Kanta Poesia ez disko kolektiboa, Celso Emilio Ferreirori omenaldia (Ahotsa)
  • Musika 3, Musika 4, Musika 5 eta Musika 6, Ediciones S.M. (Koordinazioa, musika moldaketak, ahotsa eta perkusioa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]