Étang Saumâtre
Étang Saumâtre | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 15 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 22 km |
Azalera | 170 km² |
Sakonera | 30 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 18°35′51″N 72°00′53″W / 18.5975°N 72.014722222222°W |
Leku geografikoa | Haiti |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Q17354070 |
Étang Saumâtre euskaraz: «Aintzira gesala» Haiti eta Dominikar Errepublika artean dagoen aintzira bat da[1], Haitiko handiena eta Dominikar Errepublikako bigarrena. Lac Azuéi ere esaten zaio, horrela deitzen baitzioten Yainagua leinuekoek[2].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]170 km2-ko azalera du eta aintzira gesala da. Erreka txikiek isurtzen dituzte urak aintziran eta endorreikoa denez ez du irteerarik. Lurrunketa bidez ateratzen da ura, eta ondorioz aintzira gero eta gaziagoa da. Mendebaldeko eremua da gaziena.
Azken urteetan zabaltzen ari da azalera. Euria egiten duenean ekaitz bortitzak izaten dira eta aintzirako uraren maila bi metro ere igo daiteke.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohikoa da flamenkoak ikustea eta hainbat krokodilo espezie ere bizi dira, hala nola, krokodilo muturzorrotza, Moreleten krokodiloak eta Orinokotar krokodiloa[3].
Krokodilo muturzorrotzak 4 metro inguru neurtzen ditu baina Étang aintziran zazpi metro luze den bat ere ikusi izan da. 1984an 400 krokodilo muturzorrotz bizi ziren aintzira ertzetan baina ehizaren ondorioz populazioa asko jaitsi da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «GeoNames.org» web.archive.org 2020-11-04 (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ Anglería, Pedro Mártir de. (1964). Décadas. Mexico: José Porrúa e Hijos..
- ↑ (Ingelesez) Crocodiles, Their Ecology, Management, and Conservation: A Special Publication. IUCN 1989 ISBN 978-2-88032-987-7. (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).