Flamenko (hegaztia)
Flamenko (hegaztia) | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Phoenicopteriformes |
Familia | Phoenicopteridae |
Generoa | Phoenicopterus Bonaparte, 1831
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Flamenkoak (Phoenicopterus) Phoenicopteriformes ordenako hegaztiak dira, Phoenicopteriformes ordenako genero bakarra. Ameriketan lau espezie bizi dira eta Eurasian, beste bi[1].
Uretan nahiz lurrean bizi daiteke, zingiretan batez ere. Krustazeoz eta algaz elikatzen dira. Beren mokoak garrantzitsuak dira bere janaria lokatzetik bereizteko. Animalia omniboroa da; hau da, haziak, algak eta abar jan ditzake. Halaber, artemiak (krustazeo mota bat) jaten dute eta horrek kolore arrosa ematen die. Jaiotzean zuriak dira, baina handituz joan ahala kolore arrosa hartzen doaz. Elikadura ona izanez gero, kolore gorriagoa hartzen dute, eta gaixorik egonez gero, berriz, zuri jartzen dira. Buru mokodun eta txikia du eta lepo eta hanka luze eta argalak.
Normalean, bikotez aldatzen dira. Ernaldiak 28-32 egun inguru irauten du eta bakoitzean kume bakar bat izaten dute. 27 urtetik 50 urtera bizi daitezke. Animalia taldekoiak dira.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Phoenicopterus generoan eta Phoenicopteridae familian dauden espezieak bakarrak dira ordenan:
Espeziea | Ordena | Familia | EU |
---|---|---|---|
Phoenicopterus roseus | Phoenicopteriformes | Phoenicopteridae | flamenko handi |
Phoenicopterus ruber | Phoenicopteriformes | Phoenicopteridae | flamenko gorri |
Phoenicopterus chilensis | Phoenicopteriformes | Phoenicopteridae | flamenko txiletar |
Phoeniconaias minor | Phoenicopteriformes | Phoenicopteridae | flamenko txiki |
Phoenicoparrus andinus | Phoenicopteriformes | Phoenicopteridae | flamenko andetar |
Phoenicoparrus jamesi | Phoenicopteriformes | Phoenicopteridae | puna-flamenko |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Svensson, Lars; Zetterström, Dan; Mullarney, Killian & Grant, P. J. (1999): Collins bird guide. HarperCollins, London. ISBN 0-00-219728-6
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Phoenicopteridae |