Edukira joan

Šomoška natura erreserba nazionala

Koordenatuak: 48°10′29″N 19°51′38″E / 48.1746°N 19.860581°E / 48.1746; 19.860581
Wikipedia, Entziklopedia askea
Šomoška natura erreserba nazionala
I.a maila: erreserba natural oso
Datu orokorrak
Motanational nature reserve (en) Itzuli eta naturagune babestua
Azalera37,769 ha
Geografia
Map
Koordenatuak48°10′29″N 19°51′38″E / 48.1746°N 19.860581°E / 48.1746; 19.860581
MendikateaCerová vrchovina (en) Itzuli
Estatu burujabe Eslovakia
Eslovakiako eskualdea Banská Bystrica eskualdea
Eslovakiako barrutiaLučeneceko barrutia
Babestutako-eremuaCerová vrchovina Protected Landscape Area (en) Itzuli

Šomoška natura erreserba nazionala (eslovakieraz: Šomoška národná prírodná rezervácia) Eslovakia hegoaldean aurkitzen den natura babesgune bat da, barnean duen egitura geologiko bereziagatik ezaguna. Egitura honek basaltozko zutabez egindako ur-jauzi baten itxura du eta Kamenný vodopád ("harrizko ur-jauzia") ezizenaz ezagutzen da. Fiľakovo herritik 12 kilometro hegoaldera kokaturik dago, Hungariarekiko mugatik oso gertu[1].

Harrizko ur-jauzia Šomoška gaztelu gotikoa eraiki behar zutenean aurkitu zuten ustekabean, hura eraikitzeko harriak jasotzen hasi zirenean. Gaztelua dagoen muinoaren ekialdean 160 × 130 m neurtzen dituen basaltozko lepo baten gainean aurkitzen da[2].

1954. urtean "Sorkuntza natural babestua" izendatu zuten. Gaur egun natura erreserba da eta barnean Šomoška gaztelua eta harrizko ur-jauziaz gain inguruko basoak ere sartzen dira.

Harrizko ur-jauzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaltozko laba oso astiro hoztearen ondorioz zutabe pentagonalak eta hexagonalak eratu ziren duela 4 milioi urte inguru, Pliozenoan. Inguru honetako sumendien jarduerak Karpatoetako orogeniaren amaieran gertatu ziren[3].

Zutabe bakoitzak 15-20 cm arteko zabalera du eta ur-jauziak orotara 9 metrotako altuera[1] eta 15 metrotako zabalera. Egitura hau berezia egiten duena gainaldean duen bihurdura da, zutabeak 60º-80º okertzen baitira. Basaltozko zutabeek itxura hau hartzen duten egitura bakarra da Europan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Stone waterfall | Other attractions Šiatorská Bukovinka | KamNaVylet.sk» www.kamnavylet.sk (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  2. (Ingelesez) «Šomoška Castle | Castle ruins Šiatorská Bukovinka | KamNaVylet.sk» www.kamnavylet.sk (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  3. (Ingelesez) «Stone waterfall Šomoška» Slovakia Travel (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]