Edukira joan

'Maite zaitut' esaldien murrua Parisen

Koordenatuak: 48°53′05″N 2°20′18″E / 48.884625°N 2.338431°E / 48.884625; 2.338431
Wikipedia, Entziklopedia askea
'Maite zaitut' esaldien murrua Parisen
Horma-irudian 311 aldiz dago izkiriatua 'Maite zaitut' esaldia, 250 hizkuntzatan. Irudi gehiago
Jatorria
Sorrera-urtea2000
Ezaugarriak
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
Lekuasquare Jehan-Rictus (en) Itzuli
Estatu burujabe Frantzia
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaParis Handiko metropolia
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 18. barrutia
Koordenatuak48°53′05″N 2°20′18″E / 48.884625°N 2.338431°E / 48.884625; 2.338431
Map
lesjetaime.com

"Maite zaitut" esaldien horma (frantsesez Le Mur des je t'aime) gutxi gorabehera 40 metro koadroko horma-lana da, laukizuzen horizontal itxurakoa, Parisko Montmartre auzoan dagoena. Horman 311 aldiz idatzita dago "Maite zaitut" esaldia, 250 hizkuntzatan, laba beiratuzko 612 lauzaren gainean[1] . Munduko hizkuntza ezagunenetan idatziak dira esaldi horiek, baina baita navajoz, inuiteraz, esperantoz edo euskaraz ere[2]. Frédéric Baron, Claire Kito eta Daniel Boulogne artistek egina da horma, Abbesses plazako Jehan-Rictus lorategi txiki eta ederrean. Sartzea librea da[3] .

Lanaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frédéric Baron artista polifazetikoak[4] lehenik bere anaiari eta gero auzokideei eta lagunei eskatu zien "Maite zaitut" esaldia beren hizkuntzetan eta ezagutzen zituzten bertze hizkuntzetan idazteko. Halaxe lortu zituen 250 esaldi baino gehiago. Gero, 1997an, Baronek Claire Kito margolari eta kaligrafoarengana jo zuen, Txinako kaligrafia tailer baten arduraduna [4], eta hormaren proiektuan parte hartzeko eskatu zion. Elkarrekin bilatu zuten horma paratzeko Parisko tokirik egokiena[5] . Azkenik, proiektuan parte hartzen hirugarrena Daniel Boulogne izan zen, margotutako hormetan espezialista, arte eraikitzailea eta Gallimard argitaletxeak argitaratutako gaiari buruzko hainbat libururen egilea [6]. 1998an sartu zen eta arrakastaz bukatu zuen obraren eraikuntza [7]. Horma 2000ko udazkenean inauguratu zuten [8] .

Esanahi sinbolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hormaren sinbologia artistaren aukera pertsonala da. Harresia zatiketa eta bereizketaren sinboloa da gehienetan eta Frédéric Baronek hemen nahi zuen horma bat giza sentimendu ederrenen euskarri ere izatea. Esaldiak zuriz idatziak dira, lauza urdinen gainean eta freskoa zipriztintzen duten kolore gorriko zatiek, aldiz, hautsitako bihotz baten zatiak adierazten dituzte; horiek guztiak elkartuz gero guztiz konposatutako bihotza osatzen dute [9] .

Euskarazko esaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko esaldia 'Maite zaitut' esaldien Parisko horman.

Montmartreko horma honetan ere bada euskaraz idatzitako "Maite zaitut" esaldia. Behetik hasita bigarren ilaran dago, 21-23 lauzetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]